LAGUN DUCK LASTERKETA SOLIDARIOA

2019-05-30

Gomazko 10.000 ahatek parte hartuko dute larunbatean IV. LagunDuck lasterketa solidarioan. Accion Marianista Para El Desarrollo Gobernuz Kanpoko Erakundea da antolatzailea. Mundaiz eta Maria Kristina zubien artean izango da lasterketa solidarioa, 19:00etan. Ahate bat adoptatzen dutenek Brasilgo favela baten haur zein nerabeentzako hezkuntza proiektu bat babestuko dute.

Arratsaldetik aurrera hasiko da antolatu duten festa, Urumea ibaiaren inguruan. 16:00etatik aurrera hainbat jarduera egingo dituzte Maria Kristina zubian. Berrikuntza gisara, 0 eta 9 urte bitarteko haurrentzako LagunKross lasterketa solidarioa egingo dute. LagunDuck webgune ofizialean eman behar da izena.

IRRATSAIOAK






Egin Iruzkina (0)

You must be logged in to post a comment.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika