Bixi-Bixi
"Euskara eta Kultura Sustatzeko programa."
BIXI BIXI 2022-01-08
Aste honetan Bixi-Bixi Maizpiden euskara ikasten ari diren Fran eta Enzorekin aritu gara. Iñaki Muruak Bizkargi mendian 1937ko maiatzean egin zuten batailan borrokatukoen eta hildakoen omenezko ekitaldiaz aritu zaigu, aurten gabiriarrak izan dituzte gogoan. Ataunen larunbat honetan izango den Goierriko Irakurle taldearen IV. Topaketaz ere aritu gara besteak beste.
BIXI BIXI 2022-06-01
BIXI-BIXI aste honetan Puri Mugirorekin Punttuka metodoa ezagutuko dugu. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako materiala da. Euskaraz, bai tintaz bai BRAILEZ, eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (CREENA) Ikusmen Taldeak egin duena. Eta hilabetean behin egin ohi dugun moduan Euskal Herriko Ahotsak guneko Izaskun Gaston gurekin. Hilabete honetan ere kirola hartuko dugu hizpide, hainbat lekukotasun entzunez. Asteburu honetan Ziburun izango den hirugarren euskal Liburu eta disko azoka Ladis […]
PURI MUGIRO BIXI BIXI
Puri Mugirorekin Punttuka metodoa ezagutu dugu. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako materiala da. Euskaraz, bai tintaz bai BRAILEZ, eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (CREENA) Ikusmen Taldeak egin duena.
AMALIA IBARGUTXI – ESKU ARTEAN
Gaurko Bixi Bixi Saioan Amalia Ibargutxirekin “Esku Artean” umorez egindako literatura-saioa gertutik ezagutu dugu.
BIXI BIXI – LAZKAO TXIKI BERTSOPAPER LEHIAKETA
Lazkao txiki bertso paper lehiaketaz aritu gara Aitor Calvillorekin.
BIXI BIXI 500. SAIOA
Asteazkenean 500. Bixi-bixi saioa izan zen. UEMA eguna Udalerri euskaldunen eguna Seguran izango den aste berean, hor besteak beste, esker oneko agurra jasoko du Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteak egindako lanagatik. Hasteko UEMAko lehendakariarekin hitz egin genuen Iraitz Lazkanorekin. Ondoren saioaren eta euskara elkartearen sorrera birbizi genuen Santos Beloki, Rafael Gerriko eta Aitor Calvillo bide lagun hartuta. Saioari azken […]
IRENE ALDASORO
Asteazken honetan Bixi-bixi -n itzulpengintza izan dugu hizpide Irene Aldasoro Idiazabalgo itzultzailea lagun hartuta.
BIXI BIXI IPARRA HEGOA
Unai Zabaleta Leitzako Karrape irratikoarekin bat egin eta Baionako Etxepare Lizeora joango gara ondoren. Handik Pello Aranzabalek eta hainbat ikaslek (Haiza, Oihan, Uxue, Odei, Nahia, Pettan) Segurara etortzeko prestakete berri emango digute.
BIXI BIXI
Herri Urrats izan dugu hizpide, Beñat Bidegain lehendakariarekin aritu gara kontutan. Kantua ere aurkeztu dugu. Zetak taldeko Pello Reparaz gurekin Maia Muruaga kazetaria lagun duela.
2022-03-09 BIXI BIXI/
Iparra-Hegoa ekimenaren hilabetean gaudela eta bixi-bixi bi lapurtar izan ditugu Miarritzeko Délia Delanne eta Urruñako Noah Ugartemendia , Maizpiden irakasle duten Aitzol AsurmendiREKIN
2022-03-02 BIXI-BIXI/ SALTO! UEMA
UEMAk Udal Euskaldunen Mankomunitatetik Goizane Arana k eta SALTO! Udalerri euskaldunetako Gazteeentzako topaketaz hitz egin digu eta Seguran izango den Uema egunari buruz ere bai
2022/03/02-BIXI-BIXI/AHOTSAK
Euskal Herriko Ahotsak gunea ere hizpide Izaskun Gaston ere gurekin izango da, hor dauden grabaketak makina bat elkarte eta partikularren ikerketa lanetarako baliagarriak izan dira eta horietako hainbat azaldu dizkigu.
Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu webgune honetan nabigatzearen esperientzia hobea izan dadin. Gaitu edo desgaitu egin ditzakezu.