10:00etatik 13:00etara Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberriarekin. Goizeko magazina, kolaboratzaileak, osasun, hezkuntza, kultura, zinea, inguruko tarteak, eskualdean ematen diren albisteak, elkarrizketak, lehiaketak etab.
ARGI BERRI ELKARTEA/MUS TXAPELKETA AZKARRA
Otsailaren 7an Argi Berri elkarteak antolatuta Mus Txapelketa azkarra egingo da Ordizian. Gurean izan dira txapelketaren nondik norakoak azaltzen, Patxi eta Roque Argi Berri Elkarteko kideak
ALKATEEKIN ELKARRIZKETAN – IZARRA URDALLETA SEGURAKO ALKATEA
Hilabetean behin Segurako Alkatea den Izarra Urdalletaren bisita izaten dugu Goizerokoa saioan. Gaurkoan, onartu berri dituzten aurrekontuei buruz hitz egin digu, eta Santa Ageda eta Inauterien egitarauak ere aurkeztu dizkigu
Marisa Barrena wikilariak emakume hauen bizimodua eta egindako lana ekarri dizkigu gogora: Felisa Arribaltzaga panderojole eta irrintzilari muxikarra, Itziar Laka Mugarza Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna, Elodie Baffalio (Urdiñarbe, Xiberoa, 1986ko ) euskal piano-jole inprobisatzaile eta musikagilea, Loli Lopez Goñi (Donostia, 1930-2020) mendigoizalea, euskal emakume mendizaleen artean aitzindaria eta Bonifacia Macarrón, “Boni”, Durangoko azken martxantera.
Urteko lehen saioa izan dugu Amesgile Argitaletxeko Betzaidarekin. Gaurko saioan 2025eko errepasoa egin dugu eta 2026an etorriko denaren berri eman digu
Beasaingo Instituto publikoa matrikulazio sasoi betean dago eta ate irekiak antolatu dituzte. Gaur gurean izan dira zuzendaritza taldeko Joxe Mari Gabilondo eta Eneko Agirrezabal nondik norakoak kontatzen.