Marisa Barrena wikilariak gaurko egunez jaiotako hainbat emakumeren efemerideak aipatu dizkigu bere saioan: Igone Zabala Unzalu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko maiatzaren 11) euskal hizkuntzalaria, Agurne Anasagasti Undabarrena (Bermeo, Bizkaia, 1978ko) euskal filologoa, irakaslea, aktorea eta telebista aurkezle eta erreportaria, Natalia Zabala Arroyo (Donostia, 1983 ) gipuzkoar modeloa, Izaskun Osés Ayúcar (Iruñea, 1984) erizaina eta kirolaria eta […]
“Maite ditut maite gure bazterrak” emanaldia eskeiniko dute Andoni Salamero olerkariak, Pello Ramirez musikariak eta Marta Lopez De Gauna artistak maiatzaren 14ean Donostian. Goizerokoa Saiora Andoni Salamero gonbidatu dugu honen berri emateko
Duela bi egun, maiatzaren 5a izan zela aitzakia hartuta, sanferminetako eskailera deritzon ohitura eta abesti batzuk izan genituen hizpide Miren Basurtorekin.
Gaur kolaboratzaile berri bat gehitu da Segura Irratiko taldera. Aitor Urdangarin beasaindarra da bera. Aitorrek duela urte batzuk nekazaritzatik bizitzeko erabakia hartu zuen. Gai hau oso zabala denez eta asko dugunez ikasteko, baita kontzientziak pizteko, hilabetero Aitor lagun dugula, nekazaritzaren mundua ezagutzeko aukera izango dugu.