10:00etatik 13:00etara Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberriarekin. Goizeko magazina, kolaboratzaileak, osasun, hezkuntza, kultura, zinea, inguruko tarteak, eskualdean ematen diren albisteak, elkarrizketak, lehiaketak etab.
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO IKASLEAK
Laiotz Herri Eskolako ikasleak Gaboneninguruko saioa prestatu dute gaurkoan
Segurako Alkatea den Izarra Urdalletak, abenduko saio honetan, urteko errepasoa, herriko obren azken albisteak, urte berriko proiektuak edota agendaren errepaso kontatu dizkigu
Marisa Barrena wikilariak emakume hauel ekarri dikigu gaurko saiora: Maria DEl Villar nafar dantzaria eta idazlea, Dolores Ibarruri Gomez “Pasionaria” bizkaitar politikari komunista eta Maria Frances Nafar aktorea
Zeraingo ZUALBE neuroemozio zentruko Beñat Zubeladiak Aitaren hutsuneaz hitz egin digu. Aita ez dagoenean fisikoki zein emozionalki guregan duen eraginaz hain zuzen ere.
Marisa Barrena wikilariak emakume hauek aipatu dizkigu gaurko saioan: Amparo Gaston Echeverria poeta donostiarra, Ana de Begoña Azkarraga historialari aguraindarra, Mari Aiestaran belar Hockeyko jokalari ohi donostiarra, Mila Salterain idazle durangarra eta Maider Zabalegi Galardi abeslari oiartzuarra.
Zeraingo Turismo bulegoko arduraduna den Aloña Aranburuk , abenduan Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dutela aurreratu digu. Honekin batera turismo bulegoan nolako urtea izan duten ere kontatu digu.