Eguraldia
Joxe Landa
2021/01/22KO EGURALDIA- JOXE LANDA
Asko aldatuko da eguraldiaren izaera haizea mendebaldetik jarrita. Tenperatura jaisten, goizean epelena dela eta lainotzarrak arrastaka ekarriko ditu haize bihurri horrek. Euri zaparrada mardulak barreiatuko dira ipar partea gaztigatuaz baina hegoaldera ere iritsiko dira zipriztinak eta horrela asko aldatuko da eguraldiaren martxa kaskarkeria nabarmenduaz. Dezente petralduko da egun batzuetan goietan elurra izango delarik baina behetara […]
2021-01-21EKO EGURALDIA/JOXE LANDA
Haizeak hegotik jarraituko du barealditxoekin. Zeru sabaia estalia mota askotako hodeiekin, euri mehatxua nabarmenduaz eta iluntze aldera zipriztin batzuk barreiatu ere bai. Tenperatura beste pixka bat gorago dela, dezente nabarmenduko da epeltasuna batez ere kostaldean. Giro goxo eta atsegina kostaldeko haize babesetan baina orokorrean ufadak joko ditu haize begietan giroa pixka bat mikaztuaz. Epel sentsazio horrekin […]
2021-01-20ko EGURALDIA/ JOXE LANDA
Hego haizea zakar samar eta hodeiak zeru sabaian baina ateriari eta epeltasunari ederki eutsiko dionez, onaren mailak ez du asko galduko eta garaia kontuan izanik, bikain portatuko da eguraldia batez ere ipar partean hego haizearen efektu bereziarengatik .
2021-01-19ko EGURALDIA/ JOXE LANDA
Dotorezi polita zeru sabaia ia erabat garbi dela. Hego haize suabea gerora zakartu egingo da eta horrek apur bat mikaztuko du giroa baina hala ere hobekuntza asko nabarmenduko da kostaldean eta haize babesetan. Zeru sabaia urdin eta eguzkia bistan dela, ateria seguru hodeirik bat ere gabe. Giro goxo eta atsegina haize begietakoa pixka bat mikaztuko […]
2021-01-18ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Hobetze polita gauzatuko da gaur ostarteak nagusituaz. Ateria seguru eta dotorezi politarekin tenperatura igoaz, asko irabaziko du eguraldiak giro goxo eta atsegina mantenduaz. Haize suabea hegotik jarriz, asko hobetuko da giroa batez ere ipar partean tenperatura igoaz. Barnealdeetan garbi eta dotore baina epeldu ezinean, goizean izotza egingo duelarik. Oro har hegoaldetiko joera jarriko da martxan […]
2021-01-15eko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldi hezea iragarri du Joxe Landak ostiral honetarako. Asteburura begira ere jarri gaitu eta batezere larunbatean eguraldi ona datorrela aipatu digu.
2021-01-14ko EGURALDIAREN IRAGARPENA/JOXE LANDA
Gaur eguraldia goibel xamarra izango da. Tarteka euri arina bota dezake, baina poliki poliki hobetzeko joera hartuko du datozen egunetan.
EGURALDIA JOXE LANDA- IRAILAK 20
Eguraldi ederra iragarri digu Joxek gaurko eta biharko. Igandean aldaketa etorriko da eta txartu egingo da eguraldia.
EGURALDIA JOXE LANDA-IRAILAK 19
Goizean zerua estalia izango dugu. Poliki poliki argitzen joango da eta eguraldi polita geratuko da arratsaldean.
EGURALDIA JOXE LANDA- IRAILAK 18
Joxe Landak Eguraldi ederra iragarri digu gaurkorako. Batezere gaur arratsalderako. Garbi geratuko da eta tenperaturak gora egingo dute.
Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu webgune honetan nabigatzearen esperientzia hobea izan dadin. Gaitu edo desgaitu egin ditzakezu.