ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA
2022-02-28
Askotan hitz egin dugu gure irratsaioetan emozioei buruz eta hauek gure bizitzan jokatzen duten
paper garrantzitsuaz. Ezinbestekoa dela aipatu izan dugu beti emozioak adieraztea, barruan ez
gordetzea eta hauen kudeaketa egoki bat gauzatzea. Ildo honetatik jarraituz, gaurko saioan,
ongizate emozionalean zentratu gara. Fenomeno honetan eragin handia daukaten hainbat
faktore aztertu ditugu eta gure ongizate emozionala hobetzeko edo indartzeko gako
interesgarri batzuk eman dizkigu, Zerainen kokatuta dagoen,Ongizate emozionalerako zentruko , Beñat Zubeldiak.





