UDALBILTZA/GURETIK SORTUAK
2022-01-13
Geuretik Sortuak proiektua jarri du martxan Udalbiltzak, Euskal Herriko udaletxe eta hautetsiak batzen dituen erakundeak. Euskaraz sortzen eta hedatzen den artea bultzatu nahi du; zehazki, euskaraz sortutako literatura, zinemagintza eta antzerkia sustatzea da proiektuaren helburua, eta, horretarako, sormen lanak egiteko egonaldiak antolatu ditu sortzaileentzat Euskal Herri osoko hainbat herritan.Koro Etxeberria, Udalbiltzako kideak xehetasunak eman dizkigu.





