SUSTATU
2022-03-31
Gaurkoan Luistxo Fernandezek, datorren apirilaren 10ean, Donostian Korrikaren amaierako ekitaldien artean, EITBk antulatu duen hurrengo ekintzaren berri eman digu.
13.30etan, Bulebarreko kioskotik, Egunean Behin-eko flash partida azkar bat egingo da, bertaratzen direnekin jokatzeko; Donostiako Bulebarrean bertan daudenek, instrukzioak bertantxe jasoko dituzte partidara sartzeko. Baina aldiberekoa eta bakarra izango da, 3 txandatan, 30 galdera, denak berdinak aldi berean jokalarientzat.
Horrez gain, “Irabazi Arte” app gisako komiki interaktiboa eta UEUk, bere 50. urteurrenaren eta Korrika Kulturularen aitzakia bikoitzarekin, Eibarren antolatu zuen zientzia-bakarrizketen Barredromoa ekitaldian adimen artifizialaren alorrean eginiko esperimentu txikiaren inguruan ere hitz egin digu.





