MARISA BARRENA
2026-03-30
Gaur Marisa Barrena wikilariak emakume hauen biografiak ekarri dizkigu gogora. Juanita Ibaibarriaga Uriarte euskaltzalea eta gizarte-ekintzailea, Olatz Odriozola Mujika Gipuzkoako txirrindularia emakumezkoen ziklo-krosean nagusi izan dena Euskal herriko zirkuitoetan, Maddi Torre Larrañaga gipuzkoar futbolaria. Salbuespen bat ere egin dugu gaurko saioan eta Xabier Galdeano ekarri dugu gogora, gaurko egunez duela 41 urte GALek tiroz hil zuelako eta María Moliner Ruiz espainiar liburuzain, filologo eta lexikografoa.





