JOXE LANDA
2022-03-22
Gaur zertxobait galduko du onaren mailak baina txartu ez da asko egingo. Elementuak orokorrean modu onean direla, zeru sabaiko hodei horiek apur bat zikinduko dute. Tenperaturaren galera txiki horrek ez du giroa asko mikaztuko eta joera aldaketarik ere ez du suposatuko. Beraz, galera pixka bat bai batez ere Euskal Herriaren hegoaldean, euri giroan, lardaskeriarekin bazterrak busti mantenduz. Baina aldaketa txiki hau gaurko kontua bakarrik izango da.





