JOXE LANDA
2022-03-21
Gaur ere ez da aldatuko eguraldiaren izaera eta joera, elementuak modu onean direla, giro goxo eta atsegina izanez batez ere ipar partean. Hegoaldean hodeiak trinkoago euri zipriztinak barreiatzeko mehatxuarekin baina oso gutxi izango da botatzekotan. Hegoaldean kostaldean baino zikinago eta freskoago. Hego haizearen efektu berezi horrek asko goxatuko du ipar parteko giroa batez ere kostaldean epeltasuna eta garbitasuna nabarmenduaz.





