BIXI BIXI-LIERNI ELORTZA
2019-10-03
408. saioarekin hasiko dugu 2019-2020ko zikloa. Aurten ere 34 irrati saio aurreikusten dira, urriaren 2an hasi eta ekainaren 18ra artean, 12.05-13.00 artean asteazkenetan zuzenean. Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldearen irrati saioa da Udalaren babesarekin egin eta Segura irratian entzungai dena. Lierni Elortzak koordinatu eta aurkeztua da, teknikari lanetan Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberria.
Euskararen erabilpena sustatzea helburu Segurako Hitz edo Irri euskaraz elkarri taldearen saioa izanik taldeko kide den Alaitz Imazek elkarteak esku artean dituen proiektu eta asmoen berri emango du. Egunean behin lehiaketa da horietako bat eta sortzaileekin ere hitz egingo dugu. Baita UEMAko Gabi Berasatuze, Gabino Murua. Hizpide izango ditugu baita Garabidek antolatutako Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldia etaigandeko Kilometroak jaia ere Nerea Altxu koordinatzailearekin.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun
You must be logged in to post a comment.
Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika