ANDONI MUTILOA – “ESNATU NAIZ” KABARETA
2022-06-28
Gaur ekainak 28, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko egunean, Esnatu naiz kabareta antzeztuko du Andoni Mutiloak Zegamako Eskolako gimnasioan arratsaldeko 19.30etan.
Herri kuttun batean eta urteko egunik aproposenean, identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea hizpide dituen ikuskizuna, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten diguna.





