GOIERRI ESKUZ ESKU SAIOA
2026-03-26
Segura Irratia, Goierri Irrati Telebista (GITB) eta Goierriko Hitza eskualdeko proiektu komunikatibo multimedia bat sortzeko lanean ari gara. Elkarlanaren lehen fruitua Korrikaren inguruko solasaldia izan da. Nekane Munduate Goierri beheko Korrikako arduradun eta AEK-ko irakasleak, Chabeli Sierra AEK-ko ikasleak, Korrikan kilometro asko egiten dituen Asier Auzmendik eta Xabier Albizu Errigorako kideak parte hartu dute. Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak ere bertan izan dira, ikusle gisa. Horretaz gain, Argentinan euskaraz bizi den Rocio Basterrari egindako elkarrizketa bat ere ikusteko aukera izango da. Saio honek Ampo, CAF, Goieki, HINE eta Orkliren babesa jaso du, Korrika eta Goierriko euskarazko hedabideekin bat eginez.






