2023-02-07 EGURALDIA JOXE LANDA
2023-02-27
Gaur areagotu egingo zaio eguraldiari negu tankera zital hori elementuak modu txarrean direla. Gutxi botako du baina elur lapatsa itsas ertzeraino jaitsiko da apur bat zurituaz. Ipar haize petralak mugituaz, giro mikatz eta deserosoa mantenduko du petralkeri gordina nabarmenduko zaiolarik. Ipar haize zital horrek mugituaz galanki mikaztuko du giroa neguaren alde txarra erakutsiaz baina elur koskarik ez behetan behintzat. Hotza asko nabarmenduko da giroaren zitalkeriarekin.