JOXE LANDA
2022-04-26
Gaur beste pauso bat emango du hobetze aldera tenperatura nabarmen igoaz. Eki haize suabearekin zeru sabaiko hodeiak oso sare eta eguzkia bistan bazterrak goxatu nahian dela, udaberri giro gustagarria elementuak modu onean direla. Bero puntua nabarmenduko da aspaldikorik goieneko maila lorturik. Giro zoragarria kanpoan ibiltzeko, elementu guztiak modu onean direla eta batez ere bero puntua nabarmenduaz bikain portatuko da gaur Euskal Herri guztian.





