BIZI POZA
2022-02-14
BIZI POZA elkarteak abian jarri zuen MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT proiektuaren baitan, aurrekoan bezala, gaurkoan ere beste elkarte baten berri jaso dugu, ETIOPIA-UTOPIA , Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, helburutzat duena Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako, erkidego babesgabeenen bizi-baldintzak hobetzea. Talde honen bideoklipa ostiral honetan emango da ezagutara. Etiopia-utopia fundazioko, Manu Ayerzarekin, Ane Labaka letragilearekin eta Joli Pascualena Demode Quarteteko kidearekin, abestiari doinua jarri diotenekin izan gara.





