2026-02-04 BIXI BIXI/ MIREN BASURTO
2026-02-04
Miren Basurtok, Hilabete izenen etimologiaz eta esanahiaz aritu zaigu gaurko saioan. Euskararen batasunaren eta zehaztasunaren mesedetan, izen batzuk hobetsi eta zabaldu dira, baina euskalkietan beste izen batzuk ere erabili izan dira: horietako asko nekazaritzari lotuak eta euskaldunontzat esanguratsuak, gure arbasoen bizimoduaren adierazgarri baitira.





