2022-03-11 EGURALDIA/JOXE LANDA

2022-03-11

Aldaketa nabarmena eguraldiak iparraldeko borraskaren muturrak lurralde hau harrapatuko duelarik. Modu berezian portatuko da pixka bat kaskartuaz baina zeru sabaia ez da erabat estalia egongo. Hodei bakan horiek euri zipriztinak barreiatuaz busti puntua mantenduko dute eta haizeak hego ukitua ibiliko duelarik tenperatura ere ez da asko jaitsiko, baina epeldu ezinean bai. Lurralde guztia tankera berdinean dela giro txarra ez baina grazia gutxikoa bai.

IRRATSAIOAK






Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika