2022-01-19 EGURALDIA/JOXE LANDA

2022-01-19

Apur bat aldatuko da eguraldiaren martxa. Haizea ipar mendebaldetik jarrita, laino multzoa ekarriko du zirimiria barreiatu nahian baina pixka bat umeldu besterik ez du egingo ateriari eutsiaz. Tenperaturak zertxobait irabaziko du  batez ere goizekoak oskarbiaren efekturik gabe. Zeru sabaia eta eguratsa zikinago direla, dotoreziak apur bat galduko du baina goxotasunak zertxobait irabazi. Hurrengo egunetan ere tankera honi eutsiko dio. Asteburua txukunago eta goxoago.

IRRATSAIOAK






Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika