2021/07/06 EGURALDIA/JOXE LANDA

2021-07-06

Asko aldatuko da eguraldiaren martxa. Haizea ipar mendebaldetik jarri eta pixka bat mugituaz, laino narrasak arrastaka barreiatuko ditu euri lardatsa dariela. Euri gutxi baina giro motela mantenduko da, erabat estalia eta lainoak baxutik direla. Tenperatura asko jaitsiaz galanki mikaztuko da giroa ipar partea gaztigatuaz. Hegoaldean ere ederki nabarituko da aldaketa hau eta joera honek jarraipena izango du egun batzuetan pattal antzean portatuko delarik, isobarak jita txarrean  direla.

IRRATSAIOAK






Egin Iruzkina (0)

You must be logged in to post a comment.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika