2021-10-25 EGURALDIA/JOXE LANDA
2021-10-25
Zertxobait galduko du onaren mailak. Haizea goizeko hego ukitutik azkar jarriko da iparretik laino maskalak ugalduaz eta euri zipriztinak barreiatuko ditu ipar partean giroa dezente kaskartuaz. Tenperatura pixka bat jaitsiaz giroa dezente mikaztuko da. Arratsaldean haize suabea ipar mendebaldetik jarri eta laino maskalak barreiatuko ditu euri lardatsa botaz, lardaskeria amorragarriak ipar partea gaztigatuko duelarik. Beraz, asko txartu gabe baina grazia gutxiko eguraldia mantenduko da egun batzuetan.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun
You must be logged in to post a comment.
Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika