2021-05-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA
2021-05-03
Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera, goizeko haize leunaren hego ukituarekin baina geroko ipar ukituak ez dio tenperaturari asko igotzen utziko. Ostarteak nagusi zeru sabaian eguzkiaren agerraldi goxoekin. Haizea epeldu ezinean ibiliko da baina gutxi mugituko denez, ez du giroa asko mikaztuko eta galanki gauzatuko da hobekuntza epeltzeko joera martxan dela. Hurrengo egunetan ere nabarmen eutsiko dio epeltzeko joerari onaren maila irabazian dela. Beraz, astean zehar lurralde honetan behintzat bikain portatuko da.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun
You must be logged in to post a comment.
Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika