Goizerokoa

SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 20 0

Gaur, Sustatuko Luistxo Fernandezekin gai hauek jorratu ditugu. Twitterrek Instagrameko istorioak kopiatu dituela eta Gazteentzat lantegi tutorialak, Durangoko Azokaren aurtengo eskaintza berezia izago dela.

ASTEKO SALTOKIA/ FARMAETXE

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 20 0

Asteko saltokiaren baitan, Ordizira gerturatu gara FARMAETXERA. 1996 tik Farmaetxe pertsonen osasun eta ongizatean espezialista da. Egun Farmaetxek hiru lokal ditu, batean parafarmazia, bestean, ortopedia eta azkenekoan, confortarekin zerikusia duen edozein material topa dezakezu. Farmaetxe barrutik xehetasunez ezagutzeko aukera izan dugu, Anaitze Jauregi bertan izan baita Farmaetxeko arduradunekin hitz egiten.

BERROBIKO IRIARTE JATETXEA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Aza 20 0

Berrobiko Iriarte Jatetxeko Felix Belauntzaran izan da gurean eta egun hostalariak bizitzen ari diren egoerari nola aurre egiten ari diren azaldu digu. Besteak beste, Iriarte jatetxeko sukaldea, norberak bere etxean dasta dezakeela aipatu digu, etxez etxerako duten zerbitzuari esker. Usarreko txerri kumea, olagarroa parrillan eta askoz plater gehiago jan daitezke prestatu duten menu goxoan.

2020-11-25 BIXI-BIXI/SANIEL SCOTT ARGENTINAR EUSKALDUNA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Aza 20 0

Daniel Scott argentinar euskalduna izango dugu hasteko eta bere Bertsopayakopla liburuaz arituko gara besteak beste

SEGURAKO LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Aza 20 0

15 egunetik behin laiotz Herri Eskolako haurrak etortzen zaizkigu irratira, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzea helburu duen irratsaio bat egiteko. Gaur Lea Elortza Segurarra eta Elene Iztueta Zeraindarra izan ditugu.

SIN MALA INTENCION/ GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Aza 20 0

Sin Mala Intencioneko Gorka Lizaso berriro hemen izan dugu erronka berri batekin. Abesti eder hau sortu du lau hitz hauekin: EUSKARALDIA, TXERTOA, KORTATU, JON RAHN

SORMEN LEHIAKETA: GOIERRIN INDARKERIA MATXISTARIK EZ!

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Aza 20 0

Azaroaren 25ean izango den Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, Goierriko sei herritako berdintasun teknikariek berdintasuna sustatzeko bide berriak eraikitzeko asmoz sormen lehiaketa berritzaile bat antolatu dute: Goierrin indarkeria matxistarik ez!. Hain zuzen ere, Beasain, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zaldibia dira ekimen honen bultzatzaileak, eta dagoeneko lehiaketan parte har-tzeko izen-ematea zabalik dago.

GOIERRIKO GURUTZE GORRIA/ GABONETAKO JOSTAILU BILKETA KANPAINA ABIAN DA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Aza 20 0

 

Goierriko Gurutze Gorriko lehendakaria izan da gurean, Koldo Muñoa segurarra- Abian den gabonetako jostailu bilketaren kanpainaren ingurukoak aipatu dizkigu KOldok.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Aza 20 0

GITBko Nagore Arozenak, aste honetan izango dituzten edukien berri eman digu.

EUSKARALDIA/RITA ALDABATREKU

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Aza 20 0

Hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa soziala Euskal Herri osoan aldi berean egingo da gaur hasi den 2. edizioan. Euskaraldiko lan taldeko kide den Rita Aldabatrekuk xehetasun guztiak kontatu dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika