Goizerokoa

PRECOCINADOS MATTE

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ots 21 0

Lazkaoko Precocinados Matteko  , maiterekin izan gara Goizerokoan. Matten dituzten eskaintzaz, plater goxoez hitz egin digu , baita etxez etxeko zerbitzuaren inguruan.

BEATRIZ ANTELO HAZKUNDE PERTSONALAREN COACHA ETA MENTOIA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0

Beatriz Antelo hazkunde pertsonaleko coach eta mentoiak 2021 urterako dituen erronkez eta proiektuez hitz egin digu. Besteak beste, 12 hilabeterako sortu duen proiektuaz. Proiektu honetan hilabetero gai ezberdin bat jorratuko da, online saioen bidez.

ZUALBE-ONGIZATE EMOZIONALERAKO ZENTRUA/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0

ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiarekin  beste kasu
praktiko bat aztertuko dugu. Gaurko aukeratutako kasua ere sintoma fisiko batekin etorritako
bezero batena da, sinusitisa zeukan pertsona batena hain zuzen. Aurrekoan egin genuen bezala,
subjektu honen identitatea ezkutatu dugu eta soilik bere arazoan zentratu gara, entzuleek
beste adibide praktiko bat ezagutu dezaten. Sintoma fisikoa abiapuntutzat hartu eta horren
atzetik dauden arrazoiak ulertzen saiatu gara.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Ots 21 0

GITBko Ainhoa Ibañez izan da gaur, Goizerokoan. Aste guztiko programazioaren berri eman digu.

AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Urt 21 0

Ostiralero moduan gaur ere hementxe izan da Amaia Garcia zinema aditua, telesail eta film ezberdinen proposamenak eginez.

OSOA SUKALDARITZA/VANESA BLAZQUEZ ETA NEREA SEGURA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Urt 21 0

Gaurko Goizerokoan Osoa sukaldaritzako Vanesa Blazquez eta Nerea Segura dietista.nutrizionistarekin emaukeak eta kirolaren inguruan aritu gara hizketan(hilerokoa…)

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0

Laureano Telleriak San Sebastian eguna oroituz, Segurako San sebastian ermitako bitxikeria batzuk kontatu dizkigu. Tartean euskal herriko ermita bakarra erretabluan aingeru beltzak dituena.

ASIER DE LA IGLESIA / TXISPA GARAGARDOA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0

Asier de la Iglesia zumarragarrak Txispa markako garagardoa ekoizten hasi zen duela hilabete batzuk eta jasotako dirua  esklerosi anizkoitzaren ikerketara bideratzen zuen. Multinazional batek antzerako izena eta logoa erregistratuak dituela esan dio idatzi bidez eta izen eta logo hori erabiltzeari utzi behar dio.

2021-01-28ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Urt 21 0

Haizeak hegotik jarraituko du barealditxoekin. Zeru sabaia estalia mota askotako hodeiekin, euri mehatxua nabarmenduaz eta iluntze aldera zipriztin batzuk barreiatu ere bai. Tenperatura beste pixka bat gorago dela, dezente nabarmenduko da epeltasuna batez ere kostaldean. Giro goxo eta atsegina kostaldeko haize babesetan baina orokorrean ufadak joko ditu haize begietan giroa pixka bat mikaztuaz.  Epel sentsazio horrekin dezente goxatuko da kostaldean.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika