Goizerokoa

2021ko herri urrats

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ots 21 0

Aurtengo Herri Urrats maiatzaren 9an ospatzea da asmoa eta lortuko den dirua kolegio berri bat eraikitzeko erabiliko da. Honen inguruan arituko gara Seaskako zuzendaria den Peio Jorajuriarekin.

BIZIPOZA ELKARTEA+GEHITU ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ots 21 0

Bizipoza elkarteko Leire Elizegi eta Gehitu elkarteko Maitane Arzalluz izan ditugu gonbidatu gaurkoan. Beraien elkarteak aurkezteaz gain, elkarlanean sortu berri duten  BIZITZA DA GORPUTZA,ASKATASUNA BIHOTZA kantuaren aurkezpena egin digute.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Ots 21 0

Andoni Calvok 2021eko EUROVISION jaialdiari begira jarri gaitu, motorrak berotzen hasteko.

AMAIA GARCIA-ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Ots 21 0

Amaia Garcia zinema adituak , asteburura begira jarri gaitu beste behin , eguraldi txarra izango dugula baliatuta, etxean ikusteko film eta telesailen zerrenda egin digu.

SANTA AGEDA BEZPERA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0

Euskal herriko zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da SANTA AGEDA BEZPERA,  Seguran ere Santa Ageda bezperan atera ohi gara kantu eskean. Aurten egoera dela eta ezinezkoa da, baina estudiora etorri zaizkigu Elorri kultur elkarteko kideak etxeetan zuzenean koplak eta hainbat kontu entzuteko aukera eskeiniz. estudioan izan ditugu; Luli Telleria, Jabier Albisu eta Martxeliño Elorza

BSAFE MUSUKOAK

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0

BSAFE enpresa Gazteiztarrak, betaurrekoetan lurruna sortzen uzten  ez duen maskara  bat garatu berri du. BSafe enpresako I+D ko zuzendaria den Aitor Intxaustirekin hitz egin dugu.

SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Ots 21 0

Sustatuko Luistxo Fernandezek egunean Behin jokoaren 6. denboraldi berriaren inguruan eta 12.000 puntu.eus domeinuen langa gaindituta, plan estrategikoaz aritu zaigu.

SUSTRAI FRUTA DENDA/ ALBERTO VEGA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Ots 21 0

Sustrai fruta dendako Alberto Vegak , Sustrai dendako ateak zabaldu eta dendetan dituzten produktuez, egiten dituzten azokez…aritu zaigu hizketan.

III.EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUN PLANA/ MIREN ELGARRESTA , GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO BERDINTASUNEKO FORU ZUZENDARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Ots 21 0

Gipuzkoako foru aldundiko berdintasuneko foru zuzendaria, Miren Elgarresta izan dugu gonbidatu gaurkoan. III.EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUN PLANAren inguruan aritu gara. Baina Miren ez da izan gaurko gonbidatu bakarra, Legazpiko alkatea den Koldobike Olabide eta Ordiziako KIMETZ emakume elkartzeko Belen Balerdirekin ere egon gara.

IZARRA URDAILETA, SEGURAKO ALKATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Ots 21 0

Hilabetero legez, Izarra Urdaileta Segurako Alkatea estudioan izanda, hainbat gaiez hitz egiteko. Besteak beste, azken egunetako herriko Covid 19ren bilakaeraren ingurukoak, diru laguntzak, gazteak…

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika