Goizerokoa

AITOR URDANGARIN

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Api 26 0

Gaur kolaboratzaile berri bat gehitu da Segura Irratiko taldera. Aitor Urdangarin beasaindarra da bera. Aitorrek duela urte batzuk nekazaritzatik bizitzeko erabakia hartu zuen. Gai hau oso zabala denez eta asko dugunez ikasteko, baita kontzientziak pizteko, hilabetero Aitor lagun dugula, nekazaritzaren mundua ezagutzeko aukera izango dugu.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Api 26 0

Gaurkoan Marisa Barrena wikilariak emakume hauen biografiak ekarri dizkigu: Virginia Imaz Quijera (Donostia, 1962) pailazo profesionala, Mireia Gabilondo (Bergara,1964) aktorea, zuzendaria eta gidoigilea, Maialen Arregi Ganboa (Elorrio, 1986) arkitektoa, Itziar Ugarte Irizar (Oñati, 1995) kazetaria eta idazlea eta Kontxi Belandia Lekue (Galdakao, 1929 – 2020) euskaltzale nekaezina eta emakume aitzindaria.

GURE ZIRKUA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Api 26 0

 

Gure Zirkuak Olaberrian abiatuko du bederatzigarren bira gaur bertan. Informazioa guztia eta aurkezpena egiteko Iker Galartza gonbidatu dugu goizerokoa saiora

ANEREN ABENTURAK – AMESGILE ARGITALETXEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Api 26 0

 

Mitxel Elortza idazle gasteiztarraren liburu berria aurkeztu dugu Goizerokoa saioan. Horretarako, Mitxel bera eta Betzaida Urtaza gonbidatu ditugu.

OIN PUNTETAN ASTEBURUA LEGAZPIN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Api 26 0

 

Apirilaren 25ean eta 26an Oin puntetan asteburua antolatuko dute legazpin. Goizerokoa saioan Maite Gonzalez Elorza Korosti Dantza Taldeko dantzaria gonbidatu dugu informazio guztia eskaintzeko.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Api 26 0

Laiotz herri eskolako haurrak Apirilaren 24ean Seguran ospatuko den 2. eskuko liburu truke azokaren ingurukoak kontatu dizkigute.

SEGURA ZERAIN MENDI LASTERKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Api 26 0

Maiatzaren 3an ospatuko da Segura Zerain mendi lasterketaren 9. edizioa. Ekhi Albizu eta Jon Iñaki Izagirrek lasterketaren ingurukoak kontatu dizkigute.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 21 Api 26 0

 

Sustauko Luistxo Fernandezek sustatu.eusen publikatutako albiste batzuk kontatu dizkigu gaurko saioan

EROS ETA AFRODITAREN AITORTZAK – MUSIKALA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 17 Api 26 0

 

Andoni Mutiloa eta Esti Curiel “Eros eta Afroditaren aitortzak” musikalarekin izango dira gaurkoan Ordizian arratsaldeko 20:30etan, Herri Antzokian. Elkarrizketa honetan musikala aurkeztu digu Andoni Mutiloak

GAINTZAKO PERIAZOKA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Api 26 0

Apirilaren 19an, Gaintzan II. Periazoka izango da. 28 ekoizle eta artisau egongo dira bertan, baina musika eta giro ona ez dira faltako. Antolakuntza lanetan dabilen Ana Otegirekin hitz egin dugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika