Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

IDOIA APAOLAZA-FAMILI ARTEKO GATAZKAK NOLA KUDEATU

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urr 19 0

Familia behar beharrezkoa da bizi irauteko eta familiako lotura emozionala eta binkuluak bizi guztian iraungo dute. Horregatik familiaren barnean gatazkan daudenean, sufrimendu handia sortzen digute. Ekimena Psikopedagogiako Idoia Apaolaza izan dugu.

ZALDIBIKO ARDIKI EGUNA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urr 19 0

Ardiki eguan dela eta, aste guztian jarraipen berezi bat egiten ari gara Segura Irratitik. Gaur Ardiki eguneko natolatzaileetako batekin egon gara.

LEGORPARTY

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Urr 19 0

Legorpartyk informatika munduan eta beraien kontzentrazioetan interesatuak biltzen ditu. Ekitaldi hau urtero ospatzen da Euskal Herriko ekitaldi hauetan ohikoak ziren gazte talde bati esker. Gazte talde honek pentsatu zuen ondo egongo litzatekeela kontzentrazio txiki bat ospatzea Legorretan.

OHIARTE SAGARDOTEGIA- SAGARDOA LATAN

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0

Zeraingo Ohiarte sagardotegikoak ostiralean aurkeztu zuten euskal sagardoa jatorri deituriko Ohiarte sagardoa latan. Formatua aldatu arren, sagardoa bera izaten jarraitzen omen du.

ARDIKI EGUNA ZALDIBIA- MARI JOSE ALKAIAGA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0

Datorren asteburuan Ardiki eguna ospatuko da Zaldibian. Aurten gainera 25. urteurrena ospatuko dute. Egun honetan, mondeju lehiaketa egiten dute eta iazko irabazlearekin egin dugu hitzordua, Mari Jose Alkaiagarekin hain zuzen ere.

ARITZ GANBOA- ERRONKA ETA BIDEAK DOKUMENTALA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0

Aritz Ganboa de Migel Arruazuko artzaina da eta gaztak egiten ditu. Natura, landa eremua eta kirola batzen dituen erronka egingo du Urriaren 26ean. Bere artzain jatorria diren bi herriak, Arruazu eta Izaba, mendian barna korrika eginez lotuko ditu. Behin Izaban, berak motxilan eramandako Idiazabal jatorri izendapeneko gazta Erronkariko jatorria duen beste gazta batekin trukatuko du.  Baina ez  da erronka pertsonala, kolektiboa baizik. Inguratzen gaituen giza, kultur, ingurune, paisaia, ekonomia, historia, gastronomia… ondarean oinarrituko da.

ORDIZIA RUGBY-IGOR EGUREN

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0

Ordizi rugbykoak gaurkoan ere hementxe izan ditugu asteburuko partidu zein emaitzei errepasoa egiteko asmotan.

LAUREANO TELLERIA-HITZAK

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 19 0

Laureano Telleriak, txorien izenak erakutsi dizkigu. baita garai batean baserri giroan erabiltzzen ziren hitzak.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika