Sailkatu gabea
PIRINIOETAKO BIDEA
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 10 Mai 22 0
“Pirinioetako bidea” erronka gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Amalur Alvarez bozeramailearen eskutik. Erronka honen helburua 400 gailur baino gehiago argiztatzea da, Pirinio osoan, Higer lurmuturretik Creuseraino.
GIPUZKOAKO ERROTA EGUNA
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 06 Mai 22 0
San Telmo Museoan maiatzean ospatuko da Gipuzkoako Erroten Egunaren lehenengo edizioa. Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko ekimena Ihurrita Errota elkarteak bultzatu du, eta lurraldeko hainbat elkarte, udalerri eta eragileren laguntza izan du, besteak beste, San Telmo Museoarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena. Jendeari errotak hobeto ezagutzeko eta ondare-elementu horri lotutako alderdi ezberdinak ulertzeko aukera ematea du helburu eta maiatzaren 8an ospatuko da.
Horregatik gaurkoan gurean Alex Roteta izan zudu, Ihurrita Errota elkarteko kidea informazio guztia azaltzen.
V. ZERAINGO UDABERRIKO KULTURALDIA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 05 Mai 22 0
Ostiraletik aurrera martxan izango da “V. Zeraingo udaberriko kulturaldia” honen berri emateko gurean izan da, Aloña Elorza Zeberio Herri Bizitzako Batzordeko eta OA Kultur Elkarteko Kidea.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak, Sailkatu gabea 04 Mai 22 0
Gaur zertxobait hobea mantenduko da eguraldia. Ateria behintzat seguru eta ipar haizea bareago dela, giro hobea zerua erabat estalia mantendu arren. Tenperatura behe samarrean dela, giroaren petral puntua zertxobait gutxitu arren, hobekuntza ez da asko nabarmenduko Penintsulako depresioaren kulpaz. Barnealdeetan kostaldean baino euri gehiago.
EUSKAL GAZTAREN AZOKA
Sailkatu gabea 03 Mai 22 0
Maiatzaren 7an eta 8an Idiazabalen Euskal Gaztaren azoka ospatuko dute. Gurekin izan da Idiazabalgo alkatea, Iñaki Alberdi, horren berri emateko.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 29 Api 22 0
Atzera kontua! Eurovision Jaialdia maiatzaren 14ean ospatuko da Turienen eta azkeneko berriak, abestiak, eta nolako eragina duen politika eurovisionen ezagutu dugu Andoni Calvoren eskutik.
JAVI RIVERO – GORKA RICO
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 21 Api 22 0
Atzokoan Ordiziako Artzain Egunaren berri eman genizuen.
“Goizerokoa” saio berezian, Anaitze Jauregik, eguneko protagonistetako batzuekin hitz egiteko aukera izan zuen; hoien artean, Idiazabal Gaztaren denboraldi berria aurkeztu eta gazta berria ebakitzeko ohorea izan zuten Tolosako AMA jatetxeko Javi Rivero eta Gorka Rico sukaldariak.
Eskertuta agertu ziren aitortzagatik eta, gazta moztu ostean, gazta berriak sukalde eta ekoizle belaunaldi berri eta gazteen indar bera zuela aipatu zuten. Entzun hemen beraiekin eginiko solasaldia.
HERRIA BIDELAGUN PROGRAMA
Goizerokoa, Sailkatu gabea 12 Api 22 0
Legorretako Udalak martxan jarri duen “Herria Bidelagun” programa ezagutu dugu Legorretako Udaleko Gizarte langilea den Itsaso Urretagoienaren eskutik.
AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Sailkatu gabea 01 Api 22 0
Apirilaren 2an Autismoren Nazioarteko Eguna da, eta gaurkoan gurean, Gautenako Ibai Zulaika eta Marea Urdineko Aritz Orbegozo izan ditugu horren berri emateko.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 21 Mar 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezekin, astean zehar izango dituzten edukien inguruan aritu gara hizketan.