Irratsaioak

AUTOPISTA ELEKTRIKORIK EZ

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 19 0

Mutiloko alkate eta Autopista elektrikorik ez plataformako kode den Iñaki Ugalde izan da estudioan. Red electrica de Españak aurkeztu berri duen 3. proiektuaz aritu gara hizketan eta baita zertan eragiten duen honek.

GARIKOITZ MENDIZABAL ETA AITOR FURUNDARENA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 19 0

Garikoitz Mendizabalek Beiruten eman duen kontzaeruaz aritu zaigu eta bukaeran batzuetan bere musika bikote duen Aitor Furundarenak sorpresatzoa eman dio.

NO+VELLO ASTEKO SALTOKIA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 19 0

Beasaingo No+Velloko Elena Bravok egiten dituzten lanen berri eman digu. Dituzten laser motak, noiz egin…Dituzun zalantza guztiak argituko dizkizu Elenak.

EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 7

Eguraldia, Irratsaioak 07 Mai 19 0

Eguraldi ederra gaurkoa ere. Atzo baino epelago gaur tenperaturak. Halare baliteke gaur iluntzerako euria egitea.

ARANTZAKO ATERPETXEA-EUSKERAZ BLAI UDALEKUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Mai 19 0

Arantzako aterpetxeko Xabi Zugarramurdi izan dugu gaurkoan. Aterpetxea barrutik ezagutzeko aukera eman digu eta gainera Arantzara gerturatzen direnek zer ikusi dezaketen azaldu digu. Udarara begira euskeraz blai udalekuak antolatzen dituzte eta xehetasunak eman dizkigu.

EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 6

Eguraldia, Irratsaioak 06 Mai 19 0

Goizean hotz baina berehala tenperaturak goraka egingo dute hego haizeari esker eta giro atsegina izango dugu.

GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mai 19 0

Gipuzkoako ehiza federazioko Haritz Ezeiza izan dugu gurean. Maiatzaren 5erako antolatu duten manifestaldiaren berri eman digu eta esaktzen dituzten aldarrikapenak aipatu dizkigu.

AMAIA GARTZIA-ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mai 19 0

Amaia Gartziak, asteburu honetan estreinatuko diren pelikulen berri eman digu eta zinema aretoetan dauden pelikuletaz ere aritu zaigu.

EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 3

Eguraldia, Irratsaioak 03 Mai 19 0

Gaur giro kaxkarra izango dugu egun guztian. Tenperaturak beheran mantenduko dira eta euria botako du egun guztian.

LAUREANO TELLERIA- TEILATUKO HITZAK

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Mai 19 0

Garai bateko hitzekin jarraituz, gaur baserri edo etxeetako teilatuko egurren hitzak eta beste hainbeste hitz ekarri dizkigu Laureanok.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika