Irratsaioak

MAY GOROSTIAGA/AHOZ AHO IPUINAK EZ DIRA GELDITUKO EGITASMOA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mai 20 0

Aurreko asteetan , egunero egunero ipuin kontalari bat izan dugu gurean. May Gorostiagak intuijai teatrotik martxan jarri zuen egitasmo bati esker. Horren inguruan aritu gara hizketan baita aurrera begira ere zein asmo dituzten kontatu dizkigu.

ANNE OTEGI / OSOA SUKALDARITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mai 20 0

Gaur Anek patata pasteltxoen errezeta errez erreza eta osasungarria egiten erakutsi digu.

IPUIN KONTALARIA: AITZIBER SAMPEDRO

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mai 20 0

Aitziber Sampredro Orendaindar narratzaileak, ipuinak kontatzeko teknika berri bat erakutsi digu. Japoniatik dator eta paperezko antzerkia edota kamishibai izenez ezaguna. Berak ipuinak kontatzeko modu hau erabiliz , hemen entzungo dugun ipuin eder hau kontatu digu. Gaurko saioarekin agur esango diegu ipuin kontaketei.

AMAIA GARTZIA/ ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mai 20 0

Amaia Gartzia gure zinema adituak, ostiralero egin ohi duen bezela, gaur ere etxean gauden honetan, plataforma ezberdinetan ikusteko film eta telesailak proposatu dizkigu.

Maiatzak 1 – Joxe Mari Agirretxe – Porrotxen Urtebetetze Eguna

Goizerokoa 08 Mai 20 0

 

 

Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, urte mordoan etengabean lanean diharduen eta izugarri estimatzen dugun lagun handi batek bere urtebetetze eguna zuen eta egun berezi hori berarekin igarotzea erabaki genuen.
Patxadaz hartu genuen Joxe Mari Agirretxe – Porrotxekin eginiko tartea; bera zoriontzeaz gain, bere urte luzeetako ibilbideari erreparatu genion, hastapenak, bizipenak, irrifar eta malkoak eagindako uneei buruz…eta hainbat lagunen zorion agurrak ere jaso genituen ordubeteko solasaldi interesgarrian.
Hona hemen berriz ere entzuteko aukera.

OPORRAK BAKEAN/ HAUR SAHARRARAK EZINGO DUTE UDARAN EUSKAL HERRIRA ETORRI

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 20 0

Saharako Fronte Polisarioak COVID 19a dela eta, neurri gogorrak hartu ditu kanpamenduak
babesteko. Neurri zorrotz horietako bat 1986tik etenik izan ez duen
Oporrak Bakean programa bertan behera uztea izan da ezta?

IPUIN KONTALARIA: DORLETA KORTAZAR

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 20 0

Dorleta Kortazar narratzaileak gaur ere ez digu hutsik egin. Afrikatik datorren ipuin magiko hau kontatu digu.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 20 0

Sustatuko lagunek notizi bitxiak kontatu dizkigute.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika