Irratsaioak

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Urr 20 0

Ikasturte berriari ekin diogu, eta kolaborazio lanetan Goierriko hitza arituko zaigu. Estudioan izan da Iñaki eta datozen egunetan hitzan ikusiko ditugun albisteen aurrerapena egin digu.

AITZIBER HERNANDEZ/ IZAN BIDEA: 650 TONTOR EKIMENA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Urr 20 0

Segurako Sare ekimeneko kide da Aitziber Hernandez Madinabeitia. Izan bidea ekimenaren baitan , larunbaterako euskal herriko mendi tontorretara igotzeko eginda zegoen deialdia bertan behera geratu da, eguraldi txarra medio, eta horren ordez dauden beste hainbat ekimenen inguruan aritu zaigu hizketan.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Urr 20 0

Amaia Gartziak zinemaldiko filmak eta dokumentalak ekarri dizkigu Gozerokora.

VANESSA BLAZQUEZ/ OSOA SUKALDARITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Urr 20 0

Vanessa Blazquez Osoa sukldaritzako kideak , beraiek parte hartuko duten eta sortu berri den kooperatiba baten inguran aritu zaigu hizketan.

XABIER ZALDUA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Urr 20 0

III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala jokatu zen pasa den larunbatean Azpeitiko zezen plazan, eta aurreko bi edizioetan bezala, Xabier Zalduak jantzi du txapela, 36:06 denbora eginda, 3. txapela

ALEGIA/ TAPOI BILKETA SOLIDARIOA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Urr 20 0

Maite Davila Alegiarrak 2016an abian jarri zuen plastikozko tapoi bilketa solidarioa, beharra duten haurrei laguntzeko asmoz. Maite berak ezin izan du elkarrizketan egon baina bere kide Regina Sorrarainek kontatu dizkigu xehetasun guztiak.

AINHOA SANZ KORRIKALARI ZUMARRAGARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Ira 20 0

Ainhoa Sanz Zumarragarrak pasa den asteburuan cap de creusn egin zen mendi lasterketa bat irabazi zuen. Honen inguruan, baita bere ibilbidearen inguruan aritu gara Ainhoarekin.

“LA TRINCHERA INFINITA”FILMAK ZINEMALDIKO EZAE SARIA JASO DU

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Ira 20 0

EZAE, EUSKADIKO ZINEMA ARETOEN ELKARTEAREN VI.SARIA JASO DUTE MORIARTI PRODUKZIOETAKO KIDEEK. GUREAN , JOXE MARI GOENAGA IZAN DUGU ETA SARIAZ BAITA BESTE HAINBAT PROIEKTUZ ARITU ZAIGU.

JOXE MARI TELLERIA “ARGIGRAPHIA” ERAKUSKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Ira 20 0

Gurean izan da Joxe Mari Telleria Idiazabaldarra, bere erakusketa berriaren berri ematen. Argigraphia , argazkiekin eta Murumendiko haurren marrazkiekin eta testuekin osatutako erakusketa da. Honen inguruan , baita aurrerantzean dituen proiektuen inguruan aritu gara solasean.

AIKO DANTZA ESKOLA DIGITALA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Ira 20 0

ikasturte berri bat datorkigu eta berriz dantzan egiteko gogoz daude Aiko-ko lagunak, musikaz gozatzeko gogoz, lagunekin batera izerditan egiteko, jauzi eta mutil-dantzen urratsekin buruari bueltak emateko…
2020-21 ikasturtean pasioa partekatzen jarraitu nahi dute, baina egoerak bultzatuta,dantza eskola digitala sortu dute. Sabin bikendi sortzaileak azalpenak eman dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika