Irratsaioak

ARDIKI EGUNA ZALDIBIA- MARI JOSE ALKAIAGA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0

Datorren asteburuan Ardiki eguna ospatuko da Zaldibian. Aurten gainera 25. urteurrena ospatuko dute. Egun honetan, mondeju lehiaketa egiten dute eta iazko irabazlearekin egin dugu hitzordua, Mari Jose Alkaiagarekin hain zuzen ere.

ARITZ GANBOA- ERRONKA ETA BIDEAK DOKUMENTALA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0

Aritz Ganboa de Migel Arruazuko artzaina da eta gaztak egiten ditu. Natura, landa eremua eta kirola batzen dituen erronka egingo du Urriaren 26ean. Bere artzain jatorria diren bi herriak, Arruazu eta Izaba, mendian barna korrika eginez lotuko ditu. Behin Izaban, berak motxilan eramandako Idiazabal jatorri izendapeneko gazta Erronkariko jatorria duen beste gazta batekin trukatuko du.  Baina ez  da erronka pertsonala, kolektiboa baizik. Inguratzen gaituen giza, kultur, ingurune, paisaia, ekonomia, historia, gastronomia… ondarean oinarrituko da.

ORDIZIA RUGBY-IGOR EGUREN

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Urr 19 0

Ordizi rugbykoak gaurkoan ere hementxe izan ditugu asteburuko partidu zein emaitzei errepasoa egiteko asmotan.

LAUREANO TELLERIA-HITZAK

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 19 0

Laureano Telleriak, txorien izenak erakutsi dizkigu. baita garai batean baserri giroan erabiltzzen ziren hitzak.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Urr 19 0

San Telmo museoko lagunak izan ditugu gaurkoan. Museoan dituzten proiektuez aritu zaizkigu.

BIXI-BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 16 Urr 19 0

Aste honetan aspaldiko lagunekin pasatuko dugu ordu betea, Santos Beloki Hitz edo irri euskaraz elkarri elkartekoa eta Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduraduna. Berarekin, besteak beste, gazteen irakurzaletasuna bultzatzea xede duen booktuberboom Galtzagorri elkartearen proiektua aipatuko dugu Maddi Orcajo bide lagun hartuta.

Nafarroara ere joko dugu bi gai jorratzeko asmoarekin:

-Errigorak antolatutako Agerraldia egitasmoaz arituko gara Ibai Sueskunekin eta

– Igandean egingo denNafarroa Oinezi buruzko azken ordukoak Maru Eriz koordinatzaileak emango dizkigu.

Euskarari buruzko aholkuak emanez Gabino Muruaren ekarpena ere bai.

BAGERA ELKARTEA- MINTZALAGUNA EGITASMOA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Urr 19 0

Bagera elkarteak mintzalaguna egitasmoaren kanpaina martxan jarri berria du. Xehetasun guztiak Aitziber Gurutzeagak aipatu dizkigu

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika