Irratsaioak

HAURREN HIRIA BEASAIN

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Beasaingo Udalak proiektu berria jarri du martxan, Ttiklik Elkargunearekin eta Laia Kooperatibarekin elkarlanean: Haurren Hiria proiektua. Francesco Tonucci pedagogo italiarraren filosofiarekin eta lanarekin bat eginez, eta Euskal Herriko hainbat herrik bat egin duten bezala, Beasainen ere haurren parte hartzea bultzatuko dute. 8 eta 12 urte bitarteko haurren iritziak, beharrak, ekarpenak, proposamenak jasoko dituzte.

ZUMALAKARREGI MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

asteburu honetan Ormaiztegiko Ander Deuna jaiak hasten dira. Azaroaren 23 larunbata, “Elegante eguna” izaten da, baina Museoan 7. urtez jarraian “XIX.mendeko eleganteen bilkura” antolatu du.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Sustatuko lagunak izan ziren atzokoan albiste bitxiak kontatuz.

2019-11-20KO BIXI BIXI SAIOA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 20 Aza 19 0

Hilabetero egin ohi duen gisan Santos Beloki Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara elkartekoa etorriko da Euskara Jalgi hadi saioa aurkeztera, aspaldiko nahiz egungo hamaika esamolde eta hitz ekarriz.
Literatura kontu ak Zeles Goitia, Segurako liburutegiko arduraduna rekin eta besteak beste Yoga aipagai, euskaraz Yogari buruz dauden argitalpenen inguruan Maite Eizmendi irakaslea lagun hartuta.
Gabiriarrak ere izango ditugu Arantzazu Baztarrika rekin eta Leire Murua rekin noka aritzeko erronka bizi – bizi praktikan jarriko dugu herrian egiten ari direnari jarraipena emanez .

GAIN ONGIZATEA- UDAZKENEKO ARNASA

Irratsaioak, Sailkatu gabea 20 Aza 19 0

Gain ongizateko Larraitz Urrestilla izan ditugu gurean eta landu dugun gaia UDAZKENEKO ARNASA.

SEBAS GARTZIARENA-TOLOSAKO BABARUNAREN IRABAZLE

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Aza 19 0

Tolosako Babarrunaren ekoizleen XXVI. lehiaketaren lehen saria Berastegira joan da, lehen aldiz.lehen aldiz lortu du saria Sebas Garziarenak, Berastegin ekoitzitako babarrunarekin. “Pozik” agertu da Garziarena lehen sari hori jasotzera. Berastegiarra Kellesensa gobernuz kanpoko erakundeko kidea da, eta babarruna bertako kideekin batera biltzen duela azaldu du, “taldean eta musikaren laguntzaz”.  Babarrunaren ekoizpenetik lortutako dirua erakunde horretara bideratzen dute.

AGIPAD ELKARTEA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Aza 19 0

Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkartea da AGIPAD.

Onura publikoko eta irabazi asmorik gabeko elkarte gipuzkoarra, 1980. urtean sortutakoa eta Erakunde Ofizialek behar bezala aintzatetsia, bere helburu nagusia izanik drogen erabilera arazotsuen ikerketa, prebentzioa eta asistentzia. Nagore Oroz Agipadeko Psikologoa izan da xehetasun guztiak kontatzen.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika