Irratsaioak

GREZIAKO ERREFUXIATUEN ALDEKO JANARI BILKETA BEASAIN

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Aza 19 0

Datorren asten,azaroak 30,Beasaingo plaza azpian ( 10h-16h) Greziako kanpalekuetan dauden pertsona errefuxiatuentzat janari bilketa bat antolatu du Beasaingo talde batek. Bertako kide den Aitor Urdangarin izan da gurean.
Bildutako janaria Zaporeak elkarteari emango zaio eta hauek janaria Greziara bidaliko dute, eurek bertan duten sukaldera.

UNIDAD ALAVESA

Irratsaioak, Sailkatu gabea 27 Aza 19 0

Musikaz Blai saioan , UNIDAD ALAVESA musika talde Ataundarra izan genuen atzo.

BASHERRI SAREA-BARAZKIAK ETA FRUTAK KONTSERBATZEKO MODUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 19 0

Barazkiak eta frutak kontserbatzeko moduak jakin nahi?ba entzun elkarrizketa interesgarri hau.

JOSEBA TAPIA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 19 0

Joseba Tapiak diska berria kaleratu berri du eta xehetasun guztiak kontatu dizkigu. Gainera Ostiral honetan Ataunen eskeiniko duen kontzertuaz ere aritu zaigu

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 19 0

San Telmo museokoak izan ditugu gaur eta gonbidatu berezi bat ekarri digute.Xabier Murelagare. Bera izan da San Telmo museoan zabaldu berri den erakusketaren komisarioetako bat, Pedro Castañosekin batera. 
“Kiputz. Amildegia historiaurrean” da erakusketaren titulua,

TWIN MELODY BIKOTE ORDIZIARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 19 0

Iñigo Etxenikek gidatzen duen Musikaz blai saioan Ordiziko TWIN MELODY taldea izan dugu.

TARRAPATAN -PANDERO BATEN IBILBIDEA-LETURIA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Aza 19 0

iñigo Etxenikek egiten duen TRIKISOINU programan Leturia izan zen. Astebetean panderoa ikasteko metodoa, horixe eskaintzen du Xabier Berasaluze Leturiak bere liburu berrian, baina ez hori bakarrik: ikasketari laguntzeko, DVD bat ere topatuko duzu, eta, horrez gain, Leturiak berak bere bi panderorekin izandako elkarrizketa, non bere panderojole-ibilerak kontatzen dituen, trikitilarien munduko ohiturak eta bitxikeriak azalduz, abentura xelebre eta pasadizo mundialekin batera. Horra, bada, musika eta umorea bat eginda, Leturiak bere panderoarekin egin ohi duen moduan.

IZARRA URDAILETA ETA Mª KARMEN IZETA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Aza 19 0

Hilabeteroko legez hementxe izan dugu Izarra Urdailleta Segurako alkatea. Baina gaur ez da bakarrik etorri, Mª Karmen Izeta zuen lagun. Azken hau, 46 urte ibili da Segurako udalean idazkari moduan lanean eta orain erretiroa hartu berri du.

ZINEGIN FESTIBALA HAZPARNE

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Euskal Herriko Zinema eta Dokumental ekoizpena aurkezteko festibala da, Hazparnen (Lapurdi). Atzo hasi eta igandera bitarte 20 filmetik gora ikusi ahal izango dira.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika