Irratsaioak

Andoni Calvorekin urteko azken egunari begira jarri gara

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 19 0

Urteko azken ostiralerako Andoni Calvo gonbidatu dugu gurera; urteari amaiera txukun bat emate aldera Andonik gomendio batzuk eman dizkigu.

Aratz Imaz Idiazabalen Goierriko bertsolariekin saioa abenduaren 27an

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Abe 19 0

Ohitura dute Idiazabalen, Gabonen bueltan, Goierriko bertsolariekin bertso saioa antolatzeko; 13 urte daramatzate Illati Euskara Elkarteko eta Idiazabalgo Bertso Taldeko (Idiazabalgo Udala ta Ampoko lagunen laguntzarekin ere) kideak bertsoaio dotore hau antolatzen. Aratz Imazekin aritu gara honen inguruan.

Laureano Telleria

Albisteak, Goizerokoa 26 Abe 19 0

Laureano Telleriarekin atzera begira egin dugu garai bateko ehorzketa leku, ohitura, bete beharreko baldintzak etab.en inguruan aritu gara. Laureanorekin asko ikasten dugu eta izugarri eskertzen diogu ere gurera etortzea. Entzun berarekin eginiko solasaldia.

 

Aduna Gardeneko Aritz Gonzalez

Albisteak, Goizerokoa 26 Abe 19 0

Aduna Gardeneko Aritz Gonzalezekin izan gara hilabeteko hitzorduan; gaurkoan fruita arbola, arrosondoak, zuhaixken inguruan aritu gara, urteko garai egokia delako hauek guztiak landatzeko.
Hementxe berarekin eginiko solasaldia.

SEGURAKO GURASO ELKARTEKO HAURRAK KANTU KONTARI

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Abe 19 0

Segurako guraso elkartea ere kantu eskean atera da gaur eta bertaratu diren haurretako batzuk estudioan izan ditugu abesti batzuk abesten.

BIDE GOXO TOLOSA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Abe 19 0

2014 urte ezkeroztik, Tolosako Bide goxo jatetxean abenduaren 25ean ateak zabaltzen dizkiote beharr duten herritarrei eta bazkaria eskaintzen diete. Iñaki Goikoetxea bertako arduraduna denak xehetasun guztiak kontatu dizkigu.

PRESOEN ALDEKO KANTU ESKEA-SEGURA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Abe 19 0

Seguran ere Euskal Presoen aldeko taldeak gaurko eguna baliatzen du kantuan atera eta Segurarra den Xabi Makazaga Presoaren alde diru bilketa egiteko. Estudiora etorri zaizkigu eta gabon kanta batzuk ere abestu dizkigute.

246 ohe huts ekimena -beasaingo sare

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Abe 19 0

Ertzainak talde ezagunaren 564 ohe huts abestia izango da protagonista gaur Euskal Herriko hainbat herrietan , euskal presoak etxeratzearen alde. Beasaingo Sarekide den Goretti Aldalurrek egitasmo honen berri eman digu.

IZARRA URDAILLETA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Abe 19 0

Izarra Urdaileta Segurako alkatea izan dugu hilabetero egiten duen bixitan. Izarrak 2019. urtearen balorazio ona egin dio eta 2020. urteari berbera eskatzen dio.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika