Irratsaioak

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Ots 20 0

Susutatuko lagunen hainbat bitxikeria kontatu dizkigute,

ARTZAITXO EGUNAK-LEMBUR LEGAZPI

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Ots 20 0

Lenbur Fundazioak antolatuta, familiak artzainen eta gaztagileen lanbidera hurbiltzeko tailerrak dira Artzaintxo egunak, bereziki txikienei zuzendutako ekintza didaktikoak.

Aurten, martxoaren 8an hasita, Aste Santuko igandera arte egingo dira: martxoaren 8an, 14an, 15ean, 19an, 21ean, 27an eta 28an, eta apirilaren 4an, 5ean, 9an, 11n eta 12an. Taldeentzako tailerrak ere egiten dituzte.

2020-02-26KO BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 26 Ots 20 0

Aste honetan euskaldundu diren bi lagunekin arituko gara. Seguran bizi den Marc Vignolo sortzez frantziarra lehenbizi. Eta saioa solasean eta zuzeneko musikaz alaituta bukatuko dugu David Romtvedt Estatu batuarrarekin. Aitzol Asurmendi Maizpideko irakaslea ere gurekin izango da. Goierriko Gabino Murua euskaraz egoki egiteko aholkua eskainiz. Beasingo Udal euskategiko M-Lehiaketa ere aipatuko dugu.

ERRIGORA ESKUTIK ESKURA KANPAINA SEGURAN

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Ots 20 0

Gaur aurkeztuko dute #ESKUTIKeskura kanpaina Seguran. Kuko jatetxeko Iker Markinez izango da. Oliba-olio dastaketa gidatuko du eta kanpainako produktu bakoitzarekin plater bana prestatuko digu.

DEPRESIOA ETA ANTSIETATEA-EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ots 20 0

Ekimena psikopedagogiako Idoia Apaolaza izan dugu depresioaren eta antsietatearen inguruan hitz egiten.

AVIA-ARRIARANGO LANGILEAK BORROKAN

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ots 20 0

Enpresa hitzarmenerako negoziaziorik ezak eta bi kaleratzek, greba mugagaberako erabakia hartzera bultzatu ditu Arriaran zerbitzuguneko langileak. Xabi Elduaienek , bertako langileak, kontatu dizkigu xehetasun guztiak.

A-636 PEAJERIK EZ

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ots 20 0

A-636 PEAJERIK EZ PLATAFORMAKO JOKINE LIZARRALDE IZAN DUGU. Beasaindik Bergararako bidean jarri nahi dituzten peajen inguruan aritu zaigu hizketan.

IZARRA URDAILETA-SEGURAKO ALKATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Ots 20 0

Hilabeteroko legez Izarra Urdaileta estudiora etorri zaigu. Gaur , onartu berri dituzten aurrekontuen inguran aritu zaigu hizketan.

NWINA PROIEKTUA MOZANBIKE

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Ots 20 0

NER GROUP, harreman estilo berriak eta esperientziak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen dituzten negozio erakundeen elkarteak eta INDARRA, DOLE, KALLPA, NAZIOARTEKO ELKARLANERAKO EMAKUMEEN ELKARTEak, 2011 urtean sortua eta Gipuzkoako elkarteen erregistroan AS/G/16081/2011, zenbakiarekin inskribatua, identifikazio fiskaleko
zenbakia G75058115 izanik, Goierriko lankide-boluntario talde bat aurkeztu nahi dizue, 2 pediatra, familiako sendagilea eta emagina batek osatua. Talde hau, Bartzelonan kokatutako YOIRE ONGkin lankidetzan ari da, NWINA projektoaren garapenean,

YOIRE ONG 2016tik, Bilene-Macía barrutian, Gaza probintzian – Mozanbiken, dabil, ama eta haurren tokiko osasun beharrak identifikatzen, barruti horrek duen 151.911ko biztanleria  inplikatuz, osasunerako eskubide unibertsala lortzeko estrategia bideragarriekin parte hartuz, inguruko osasun arloko arduradunekin lankidetzan. Bere ikuspegia hiru estrategian oinarritzen da:

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika