Irratsaioak

amaia gartzia- zinema aditua

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Mar 20 0

Amaia Gartzia zinema adituak gaur etxean geratu behar dugun honetan, etxetik ikusteko telesail eta filmen proposamenak egin dizkigu.

OSOA SUKALDARITZA-ANNE OTEGI

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Mar 20 0

Gaurkoan ere Annek errezeta osasuntsu eta goxoak prestatu dizkigu, etxeko kide guztientzat eta guztiekin egiteko.

BARRY MANLEY- IRLANDAR EUSKALDUNAREN BAKARRIZKETAK

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Mar 20 0

Barry Manley irlandarra da eta Donostian bizi da. Bere zaletasuna euskerazko bakarrizketak egitea da. Berarekin izan gara-

BASHERRI SAREA-CORONAVIRUSAK ZERTAN ERAGITEN DIE BASERRITARREI?

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mar 20 0

koronabirusa dela eta,neurriek gure baserritarrengan dituzten eraginak….zenbait tokitan
azokak debekatu dituzte nahiz eta barazkiak ezinbesteko jakiak
diren….kontsumo taldeetan ere zenbaitzuk arazoak izan dituzte banaketa
egiteko…..guzti honen ingurukoak kontatu dizkigu Ioana Iñiguezek

ERIC ETA WIN IKUSKIZUNA-ANDER LIZARRALDE

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mar 20 0

Aurrekariei begiratuz gero,” Ez gara Palestinaz ari” emanaldiak erakutsi zien bidea Buhameak taldeko kideei. Dagoeneko sei urte igaro dira Andoaingo Bastero kultur gunean estreinatu zutenetik. Esperientzia aberasgarritzat baloratu zuten partaide guztiek. Publikoaren harrera ezin hobea izan zen eta aurretik eraikitako espektatiba guztiak berehala gainditu zituzten, hala ere, esperientzia berezia eta zenbait unetan zaila ere izan zen, protagonistek bere baitako errealitatea biluzten baitzuten.

Jarraian aurkezten den proposamena (ERIK ETA WIN ikuskizuna), ez da lehengoaren jarraipen bat, nahiz eta aurrekoarekin koherentea ere baden. kasu honetan ere, protagonisten baitako egiak eta esperientziak kontatzen dituzte. Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariek, haien arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta, harreman intimoen barrukietan begiratzen dute. Nola erakarri ziren, nola nabigatu duten botere harremanetan, nola elkar lagundu duten, nola konpetitu duten, zein nolako harremanak izan dituzten emakumeekin eta nondik nora hurbildu zatzaizkien, nola ezkutatu eta agertu dituzten zenbait desio eta behar emozional…  Hain agerian ez dauden gakoak aztertzen dituzte, izan jendartearen aurrean erakusten dutena, edo izan izatearen txokorik sakonenean ezkutatzen dutena, onartuak ez izatearen beldur edo maitatuak direla senti dezaten. Gaur egun gizon izateak mantentzen dituen estereotipoen gainean hausnartzen dute, eta orokorrean sumatu litekeen nora-eza ere bistaratzen dute. Gizon eredu berriak sortzea premiazko eginkizuna dugula islatzen dute, eta horretarako erantzun zuzenik ematen ez bada ere, etorkizunera begiratzen duten urratsak xuxurlatzen direla, esan liteke.

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mar 20 0

Eureka zientzia museoan garunaren astea ospatzen ari dira- Eta horren berri eman digute.

HAURRAK GEHIEGI BABESTEN DITUGUNEAN ZER EGIN.IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mar 20 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia apaolazak haurrak izan ditu izpide eta gaurkoan haurrak gehiegi babesten ditugunean zer egin daiteken azaldu digu.

AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAILADIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mar 20 0

Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia izango da Ordizian martxoan zehar. Intuijai teatroak antolatzen du eta bertako sortzailea den May Gorostiagarekin egin dugu hitzordua.

LORALDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mar 20 0

LORALdia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen euskal kulturarekiko zaletasunaren eskutik, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, horrela Bilbon, udaberrian zehar, kultura diziplina guztiak barne hartu ahal izateko, modu bereizle eta paregabe batean.Komunikazio ardunaduna den Amaia Oceriñek eman dizkigu argitasun guztiak.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika