Irratsaioak

SEGURAKO ARDI XARRAK MARKA BERRIA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Mar 21 0

Segurako Ardixarra interpretazio zentruko Arantza Otorduiek, atera berri duten marka berriari buruz, baita aste santuko planei buruz hitz egin digu.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Mar 21 0

Goierri telebistako Ainhoa Ibañezek aste guztiko edukien berri eman digu.

2021-03-29ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 29 Mar 21 0

Atzoko mailari bete-betean eutsiko dio elementuak modu onean direla edo agian apur bat epelago giro goxo eta atseginarekin. Hego haizea pixka bat mugituko da  baina molestatzeko adina ez eta eguratsa eta zeru sabaia erabat garbi zeru urdinean eguzkia bistan dela. Lurralde guztian berdintsu mantenduko da baina kostaldean tenperatura pixka bat gorago halakoetan ohi den bezala. Tankera hauxe mantenduko du ostiralerarte eta hor kaskarraldiaren zaplaztekoa. Beraz, on aldi berezia egun hauetan giro bikainarekin. 

GANBARAN NORBAIT DABIL STREAMING

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 26 Mar 21 0

GANBARATIK ZUZENEAN , ENERITZ FURYAK ETA PHYSHIS VERSUS NOMOS.

KONTZERTUA ZUZENEAN IKUSTEKO, KLIKATU HEMEN:

https://youtu.be/rumYQBvhNAY

 

 

SEGURA IRRATIA STREAMING GANBARAN NORBAIT DABIL KONTZERTUAK

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 26 Mar 21 0

GANABARATIK ZUZENEAN:

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

BI ZALDI

KONTZERTUA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN:

 

 

2021/03/26KO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Mar 21 0

Egunsentian zerua estalia goiko hodeiekin baina segituan aldatuko da panorama haizea ipar mendebaldetik jarrita. Pixka bat mugitu eta laino narrasak arrastaka ekarriko ditu giroa motelduaz. Barnealdeetan euri lardatsa barreiatuko du baina kostaldean ateriari eutsiko dio iluntzerarte eta hor lardaskeria barreiatzen hasiko da. Euri gutxirekin motel gauean zehar eta busti antza bihar goizean baina derrepente atertu eta txukuntzen hasiko da. Horrela gaur pattal antzean baina asteburuan zeharo ona.

2021-03-24KO BIXI-BIXI/ MIREN GORROTXATEGI IDAZLEA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Mar 21 0

Miren Gorrotxategik Sotoan gordeak liburua Segurako irakurle taldekoekin aipatu ondorengo bere iritzia jaso dugu

2021-03-24ko BIXI -BIXI/KUTXA BIRA/ROCIO BASTERRA ETA EÑAUT ARRETXE

Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Mar 21 0

Argentinako Rocio Basterrak kontatu digu Kutxa bira nola hasi den Viedma-Patagonesen eta Eñaut Arretxe segurarrari Bartzelonan Kutxari prestatzen ari zaion ongietorriaz galdetuko diogu han bertan bizi bai du hori.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika