Irratsaioak
GOI OSASUN LAB
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 03 Mar 21 0
Goi Osasun Lab proiektua gertutik ezagutzen ari gara, gaurkoan Zaldibian izan gara Nerea Amenabarrekin batera. Nerea Amenabarren eskutik azken datuak ezagutu ditugu, eta gonbidatu berezi bat izan da guren ere Eztitxu Mujika, Zaldibiako Alkatea.
2021/030/3KO BIXI BIXI/ AHOTSAK
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 21 0
Euskal Herriko Ahotsak gunea ere hizpide Izaskun Gastonekin Ahotsak ikasgelan ataleko Kantu eta jolasak aurkeztu dizkigu
2021-03-03ko BIXI BIXI/ UXUE ALBERDI/
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Mar 21 0
Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria izan da gurekin, kontu kontari: Dendaostekoa bere azken liburua eta abar.
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 21 0
Segurako LAIOTZ herri eskolako haurrak etorri zaizkigu gaur, Eki eta Eñaut. Laureano Telleriak utzitako bi objetu zertarako erabiltzen ziren asmatzea izan dute erronka.
EUREKA ZIENTZIA MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 21 0
EUREKA ZIENTZIA MUSEOKO Larraitzek Kapsaizina molekula pikantearen ingurukoak kontatu dizkigu.
2021-03-02KO MUSIKAZ BLAI SAIOA/GALERNA TALDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 21 0
Segurako gazte talde bat elkartu eta GALERNA muika taldea sortu berri dute. Iñigo Etxenikeren Musikazblai saioan izan ziren atzo eta akustikoan kontzertu bat ere eskeini ziguten.
2021-03-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mar 21 0
Goiz partean epel eta dotore hodei gutxi batzurekin eta arratsaldean erabat oskarbi eguzkia bistan dela. Hego haize leunak lagunduta asko irabaziko du onaren mailak. Beraz, zeharo eguraldi ona antizikloiaren isobarak jita onean direla eta haizearen hego ukituak kostaldea goxoago mantenduaz.
IZARRA URDAILETA , SEGURAKO ALKATEA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Mar 21 0
Izarra Urdaileta Segurako alkatea izan da gurean. Martxoko egitaraua aurkeztu digu, aurrekontuen inguruan ere aritu zaigu eta aurrera begira dituzten proiektuen inguruan aritu zaigu besteak beste.
LARSABI ELKARTEA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Mar 21 0
LARSABI ELKARTEAN, Amaren esnez soilik hazitako latxa arkumea baserrian, etxean, naturalki jaio eta hazten dute. Kalitate goreneko arkumea ekoitziz. Orain, arkume garaia denez, pack ezberdinak prestatu dituzte zuen etxean arkumerik onenaz gozatzeko.
2021/03/02ko EGURALDIA/ JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Mar 21 0
Gaur asko irabaziko du onaren mailak hego haizea leunago ibiliko delarik. Zeru sabaia garbiago eta ateria seguru dela, udaberri giroa nabarmenduko da dotorezi polita eta goxotasun atseginarekin. Antizikloiaren isobarak jita onean direla, eguraldiaren elementuak bikain portatuko dira. Oso eguraldia ona batez ere ipar partean hego haize leunaren efektu bereziarekin. Bihar gaur baino hobea tenperatura gorago dela giro goxo eta atsegina bermatuaz.