Irratsaioak

2021-03-16ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Mar 21 0

Kaskarkeria areagotu egingo da ipar mendebaldeko haizea mugituaz. Kostaldean laino baxu trinkoagoak barreiatuko ditu euri lardatsa dariela baina pixka bat barrukaldeago gehiago nabarmenduko da kaskarkeria hau. Agian mendi puntak zuritu ere bai negu giroa nabarmenduaz. Gainera haize zital horrek asko mikaztuko du giroa batez ere ipar isuri aldean. Tankera txarra sumatzen zaio gerorako ere. Europa aldeko depresioek modu txarrean harrapatuko dute lurralde hau negu giroa nabarmenduaz.

2021-03-15eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Mar 21 0

Kaskarkeria apur bat gutxituaz, gaur pixka bat hobea baina ez da asko nabarmenduko ipar haize zitalak laino baxuak arrastaka ekarriz. Giro umela eta hezea batez ere ipar isurialdean. Hegoaldean zertxobait hobea, ostarteak nagusi direla. Isobaren mugimendu txiki batek eragindako aldaketatxoa izango da gaurko hau baina bihar berriro ere kaskartze aldera egingo du. Ipar haizea mugitu, euri lanbroa barreiatuaz lainoak trinkoago eta tenperatura beherago direla, giroa dezente mikaztuko da. Hurrengo egunetan joera hori mantenduko du.

GOIERRIKO GURUTZE GORRIA/KOLDO MUÑOA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 21 0

Goierriko gurutze gorriko lehendakai den Koldo Muñoak, beraien zerbitzu baten berri eman digu. Enplegu zerbitzuari buruz aritu gara solasean.

URRUP ANTZERKI TALDEA/ MUJERES DE OJOS GRANDES/ROSA rOJO

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 21 0

ROSA ROJO URRUP ANTZERI TALDEKO ZUZENDARIAk ,Angeles Mastretta idazlearen Mujeres de ojos grandes liburuan oinarritutako obraren estreinuaren berri eman digu.  martxoaren 17 an izango da estreinaldia .

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 21 0

GITBko Ainhoa Ibañezekin asteko edukiak errepasatu ditugu eta ATEAK ITXI, LEIHOAK IREKI(itxialdiaren urteurrena gogoratzeko saioa. programaren berri eman digu.

ZAPOREAK ELKARTEA/ ESNE BILKETA KANPAINA

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mar 21 0

ESNE BILKETA KANPAINA ABIATUKO DU ZAPOREAKEK HEGO EUSKAL HERRIKO HERRIALDE GUZTIETAN. MARTXOAREN 13AN , LARUNBAT HONETAN BEASAINEN BIDELUZE PLAZAN EGINGO DA BILKETA GOIZEKO 10:00ETATIK 14:00ETARA.

LOREA ETA ZAURIAK/XABIER LETERI OMENALDIA/ BEÑAT GAZTELUMENDI

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mar 21 0

2020an hamar urte bete ziren Xabier Lete joan zenetik. Eta urteurren hori aitzakiatzat hartuta, ‘Loreak eta Zauriak’ emanaldia sortu dute Euskal Herriko lau artistek. Diziplina-arteko ikuskizuna prestatu dute Beñat Gaztelumendi, Joserra Senpera, Quico Pugès eta Xabier San Sebastianek. Beñat gaztelumendik aipatu digu Tolosan izango dela Leidor aretoan.

2021-03-12ko EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 12 Mar 21 0

Dezente aldatuko da eguraldiaren izaera haizea mendebaldetik pixka bat mugituaz. Tenperatura jaitsi eta laino narrasak lanbro euria barreiatuaz. Asko galduko du onaren mailak. Goiz partean botako du gehien baina euri asko ez. Giroa dezente kaskartuko da, freskurak eta bustiak asko mikaztuko dutelarik, haize petral horrek pixka bat mugituaz lagunduta. Arratsaldean atertze aldera egingo du eta itxura polita iluntzean haizea hegotik jarri nahian dela.

2021/03/11ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 11 Mar 21 0

Gaur goizetik giro epela eta goxoa. Horrela igaroko du egunak. Iluntzean okertze aldera joko du eta euria etorriko da.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika