Irratsaioak
GARAI BATEKO KONTUAK…LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Api 21 0
Laureano Telleriak , bere garaiko kontuak kontatzen jarraitu du gaur eta gu ikasten. Urte batzuk atzera egin dugu eta garai hartan zituzten jantzi, zapata…aipatu dizkigu, baita infernuaren inguruan kontatzen zizkieten siniskeriak ere.
2021-04-08ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Api 21 0
Atzoko eguneko joerari eutsiko dio , giro goxo eta atsegina mantenduaz, haizea hegotik eta tenperaturak gorakako joera hartuz.
IDIAZABALEN, APIRILA AIRE, AIRE!(aisi agenda)
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Api 21 0
Idiazabalen, APIRILA AIRE, AIRE! aisi agenda sortu dute arlo ezberdinetako ekintzak herritarrei eskeini asmoz. Iñaki Alberdi alkateak ekintza guztien berri eman digu.
IDIAZABAL GAZTA BERRIA AURKEZPEN EKITALDIA BERTAN BEHERA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Api 21 0
Gaur zen ospatzekoa Ordiziko Oiangun, Idiazabal gazta berriaren aurkezpena eta mozketa. Goierriko COVID 19 aren bilakaera ikusita , bertan behera geratu da ekitaldia. Adur Ezenarro alkatearekin hitz egin dugu.
2021-04-07ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Api 21 0
Gaur hobetze aldera egingo du goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Oskarbi samar eta epeltzeko joera nabarmenduaz, dezente nabarituko da giroaren goxotasuna. Antizikloiaren isobarak jita onean direla, asko hobetuko da egunean zehar dotoreziak eta goxotasunak irabaziaz.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0
Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak, ipuinek haurrengan dituzten onuren inguruan hitz egin digu.
SIN MALA INTENCION/GORKA LIZASO
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0
Sin mala intencion taldeko Gorka Lizasok gaurkoan ere gogotxu ekin dio guk jarritako erronkari. Bere diskoko TELEBISTA IZAN PIZTURIK kantuaren doinuekin, eta guk emandako lau hitzekin; ERREALA, ZEGAMA-AIZKORRI, KONTRAESANAK, ROCIO CARRASCO, abesti ederra sortu du.
SAN TELMO MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0
SAN TELMO MUSEOko lagunak izan dira Goizerokoan. Saskigintzaren inguruko jarduerak jarri dituzte martxan eta hilaren 11rarte izango dira
2021-04-06ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 06 Api 21 0
Gaur eguraldi petralagoa tenperatura beherago dela. Ipar haize zitala eta hodeiak arrastaka. Umel eta euri mehatxuarekin bazterrak busti ere bai pixka bat. Agian lurrarentzat behar adina ez baina giroa motel mantenduko da grazia gutxiko eguraldiarekin. Mendi puntaren batzuk elurrak zurituko ditu baina ez da asko izango. Bihar goizean izotza leku askotan baina egunean zehar hobetzeko joera sumatuko zaio, hobetzeko aldaketaren zantzuekin.