Irratsaioak

ALCOHOLICOS ANONIMOS

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Eka 20 0

Urtero hementxe izaten ditugu alcoholicos anonimoseko lagunak beraien proiektuez hitz egiten.

ELHUYAR

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Eka 20 0

Hilabetean behin egiten dugun bezela, gaur ere hementxe izan dugu Elhuyarko Larraitz.

ALKIZAKO SORMENAREN KABIA PROIEKTUA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Eka 20 0

Kultura eta artea landa eremuko herri txikietan ere egin daitekeela erakutsi nahi duen ekimena da Sormenaren Kabia,  Alkizako udalak herriko eragileekin elkarlanean sortutako Fagus-Alkiza proiektuan kokatzen dena. Artistek hausnartu, sortu, esperimentatu eta esperientziak partekatzeko egonaldia eskeintzen du 2017 az geroztik. Alkizako Udaleko kultur teknikara den Edurne Ayusorekin hitz egin dugu proiektuaz.

Kellesensa (senegal) gobernuz kanpoko erakundea/SEBAS GARTZIARENA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Eka 20 0

Tolosaldeko hainbat lagunek osatzen dute Kellesensa gobernuz kanpoko erakundea. Senegalgo Kelle herriaren egoera soziosanitarioa hobetu nahi dute. Tartean dago Sebas Gartziarena Berastegiarra. Egun COVID 19a dela eta zein egoera bizi duten azaldu digu Sebasek , baita aurrerantzean dituzten proiektu batzuk aurkeztu dizkigu.

KOBAN TALDEAREN SPACEFUNK ABESTI BERRIA/MADDI GERRIKO SEGURARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Eka 20 0

Maddi Gerriko Segurarra KOBAN taldeko kidea da. Kobanek Anestesi digitala kantuaz gain, SPACEFUNK kantua ere atera du eta horren inguruan aritu zaigu Maddi.

ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Eka 20 0

Aurreko saioan bukatu gabe geratu zenaren jarraipena izan da gaurko saioa. Emozioak eta osasuna izan ditugu hizpide ZUALBE ongizate emozionalerako zentrotik etorri den Beñat Zubeldia Zeraindarrarekin.



ARALAR MUNDUA DEN LURRA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Eka 20 0

ARALAR MUNDUA DEN LURRA dokumentala aurkeztu zuten Landarlan ingurumen elkartekoak on produkzioarekin elkarlanean. Bertako bi kideekin egoteko aukera izan dugu gaur , Aloña Jauregi eta Iban Toledorekin. Dokumentalaz, kaleratu berri duten liburuaz eta 2020ko Natura 2000 sarietako komunikazio kategorian irabazle izateko lehian egoteaz gain, dokumentalak Hiritarren saria irabazteko aukera dauka. Link honetan eman zure botoa eta lagundu Aralarren alde saria lortzen!

https://natura2000award-application.eu/finalist/3832

 

 

 

 

GOIKARAVAN ZEGAMA/XABI ARAKAMA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Eka 20 0

Badirudi aurten udaran jende askok autokarabanan bidaiatzeko hautua egingo duela. Xabier Arakamak , Zegaman enpresa berri bat iriki berri du, autokaravanen alokairua eskaintzen duena. Xabik bere enpresaren ateak ireki eta barrutik ezagutzeko aukera emateaz gain, autokarabanaz bidaiatzearen abantailak kontatu dizkigu.

ANNE OTEGI /OSOA SUKALDARITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Eka 20 0

Anne Otegik errezeta frexko zein osasuntsua eta aldi berean goxoa prestatu digu.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Eka 20 0

San Telmo museoak ekainaren 2an iriki zituzten ateak. Miren Valverde museoko komunikazio arduradunak , xehetasun guztiak eman dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika