Irratsaioak

SAN JUAN SUA ETA AKELARREA SEGURAN/EDURNE LUJANBIO

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Eka 20 0

 

Segurako San Juan sua bertan behera geratu da Covid 19a dela eta. Herritar talde batek honi irtenbide bat eman asmoz,  bideo bitartez aurrez grabatutako akelarre baten irudiak eskeiniko dizkie herritarrei. Antolakuntza taldeko Edurne Lujanbiok zehaztasunez kontatu digu guztia.

SEGURAKO UMOREZKO ANTZERKI TALDEA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Eka 20 0

San Joan jaiak bertan behera geratu arren, Segurako umorezko antzerki taldea ez dago geldirik eta aurten ere gogotsu dator, baino formatu ezberdin batean. Xehetasun guztiak Luli Telleriak kontatu dizkigu.

MIKEL MARKEZ ETA ESTI MARKEZ BEASAINGO IGARTZA JAUREGIAN

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Eka 20 0

Mikel Markez eta Esti Markez kantariaren kontzertua,  izango da ekainaren 19an,  Igartza jauregian. Zuzenean eta online ikusteko aukera ere izango da. Mikelek eta Estik kontzertuaren baita Biribilean diskaren ingurukoak kontatu dizkigute,

IKER KORTA, TXINAN DAGOEN ORDIZIARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Eka 20 0

Masterra amaitzera joan zen  Iker Korta Shanghaira. Proiektua bukatzean, ordea, lanean gelditu zen; urte eta erdi da joan zela. Bertan zein egoeratan dauden azaldu digu Ikerrek besteak beste.

BerdinGO!

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Eka 20 0

BerdinGO! berdintasunaren mahai-jokoa sortu dute Bilboko Harrobia Lanbide Heziketako marketing eta publizitate ikasleek. Balioetan hezitzea eta jolastea posiblea dela azaldu digute besteak beste  Yaiza García (BerdinGO!ko sortzaile bat) eta Adrianak (harrobia ikastolako irakaslea)

Norbaitek azaldu beharko die haurrei egiten ari zaien bazterketa soziala/EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Eka 20 0

Lehenengo kalean ibiltzeko ordu bakarreko tartea, eguneko. Ondoren, jolas parkeen itxiera. Gero, –eta aldarrikapen askoren ostean– kalean ibiltzeko aukera pixka bat zabalagoa, baina uneoro heldu baten konpainian eta zaintzapean… Bitartean, zabalik daude lantokiak, merkataritza zentroak, terrazak, tabernak… Ez al da neska-mutikoei askatasun handiagoa emateko unea?Idoia Apaolazak argitu digu.

IÑAKI BARRIOLA CROSSFIT IRAKASLEA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Eka 20 0

Iñaki Barriola Berastegiarra crossfit irakaslea da Iruñean. Crossfita ezagutzeko aukera izan dugu.

XABIER ITURRIOTZ ZAPATARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Eka 20 0

Xabier Iturriotz Legorretarrak urteak daramatza larrugintzarekin lanean. Zapatak egiten ditu eta prozesua zein den ere azaldu digu.

IRAGARKI LABURRAK.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 20 0

Iragarkilaburrak.eus webguneko Sara Etxebeste gaurkoan ere hementxe izan dugu eta kalean mugimendua nabaritzen den honetan beraiek ere mugimendu handia nabari dute beraien iragarkietan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika