Irratsaioak

ARALARKO SAN MIGUEL SANTUTEGIRA BIXITA GIDATUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Uzt 20 0

Mikel Garciandia San Miguel santutegiko capellaua dugu. Goizerokoan izan dugu eta urtean zehar antolatzen dituzten bixita gidatuen inguruan, baita Santutegiaren inguruan aritu gara hizketan.

Uda honetan, hamabostean behin, “Sin Mala Intención” taldeko Gorka Lizaso gurean izango da.

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Uzt 20 0

Uda honetan, hamabostean behin, “Sin Mala Intención” taldeko Gorka Lizaso gurean izango da; zertan?
Umorez beteriko erronka xelebre ta musikal bat proposatu diogu eta…hara nola erantzun digun artistak!
Zuek ere zuen hitzak proposatu ditzakezute, gure 669 473 337 whatsapparen bitartez.
Ez galdu gaurko hit-a “Hau da hau panorama!!”

Sustatuko lagunen tartea

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Uzt 20 0

Ostegunero izaten gara Sustatu.eus-eko Luistxo Fernadezekin; gaur gure azken aurreko solasaldi honetan,  Mendillorriko institutuko ikasleek sorturiko EsuakGeo eta Euskarazko twitterreko traolak jarraitzeko aplikazioei buruz aritu gara.

IZAN BIDEA EKIMENA/ EKHI ALBIZU ETA JOSEBA ZABALETA SEGURARRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Uzt 20 0

Sarek euskal preso eta iheslarien egoera eta urrunketa politikak salatzeko sortutako ekimena da Izan Bidea. Helburua, euskal herritar bakoitzak gutxienez kilometro bat egitea da, elkartasunez eta  «bakerako eta elkarbizitzarako» bidea egiteko. Ekhi Albizu eta Joseba Zabaleta segurarrek  bost etapatan 677 kilometro egitea da, a Lamako espetxean dagoen Xabi Makazaga bixitatzera joateko.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika