Irratsaioak

LUCA RICCI ITALIAR EUSKALDUNA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Uzt 21 0

Luca Ricci gazte italiarra da, baina euskaraz ederki hitz egiten du.  Euskarazko bisitaldi turistikoak antolatzen hasi da Erroman.

Ataun Irratia

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Uzt 21 0

Gaurkoan Ataun Irratia gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, Ioar Aizpurua eta Gorka Santestebaren eskutik.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Uzt 21 0

Sustatuko Luistxo Fernandezek, Shadowmap, itzala non egongo den esaten dizun mapa eta Zuhaitzak, beroaren kontrako inbertsio onena hirietan gaien inguruan hitz egin digu.

AMESGILE

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Uzt 21 0

Gaur ere Amesgiletik etorri zaigu BETZAIDA URTAZA, Bere lehen ipuiaren nondik norakoak kontatu dizkigu” AMARIA ETA ESPAZIOARAKO BIDAIA”

2021/07/06 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Uzt 21 0

Asko aldatuko da eguraldiaren martxa. Haizea ipar mendebaldetik jarri eta pixka bat mugituaz, laino narrasak arrastaka barreiatuko ditu euri lardatsa dariela. Euri gutxi baina giro motela mantenduko da, erabat estalia eta lainoak baxutik direla. Tenperatura asko jaitsiaz galanki mikaztuko da giroa ipar partea gaztigatuaz. Hegoaldean ere ederki nabarituko da aldaketa hau eta joera honek jarraipena izango du egun batzuetan pattal antzean portatuko delarik, isobarak jita txarrean  direla.

ADUNA GARDEN /ARITZ GONZALEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Uzt 21 0

Opor garaian sartu gara eta askotan gure etxeko loreekin zer egin ez dakigula geratzen gara. Aduna Gardeneko Aritzek, erregadio sistema automatiko ezberdinak erakutsi dizkigu.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Uzt 21 0

GITBko Ainhoa Ibañezek izango diztuzten edukien nondik norakoak azaldu dizkigu.

2021-07-05 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Uzt 21 0

Gaur hego haize pixka batek eraginda asko igoko da tenperatura bero galanta lurralde guztian mantenduaz. Zeru sabaia erabat garbi eta eguratsa garden direla, uda giro bikaina egun guztian lurralde osoan. Beraz, dotorezi polita eta bero puntu nabarmenarekin uda giro petoa elementuak modu onean direla. Hegoaldean zeharo garbi eta beroegi tenperatura oso goian mantenduko delarik. Gauean eguraldiaren martxa aldatu egingo da haizea ipar mendebaldetik jarri eta pixka bat mugituaz. Kaskarkeria barreiatuko du bihar ipar partea gaztigatuaz.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika