Irratsaioak
2021-05-27 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 27 Mai 21 0
Oro har udaberri giro petoa beroa protagonista dela.
2021-05-26 BIXI-BIXI/KUTXA BIRA BARTZELONAN/EÑAUT ARRETXE
Bixi-Bixi, Irratsaioak 26 Mai 21 0
Eñaut Arretxe segurarra Bartzelonatik han nola bizi izan zuten KUTXA BIRA ekimena kontatzen.
2021-05-26 BIXI BIXI/alba Mendoza
Bixi-Bixi, Irratsaioak 26 Mai 21 0
Goiztiri AEKko ikaslea den Alba Mendoza Moreno Beasainen bizi den Madrildarrarekin aritu gara.
KIKE BIGURI BAKARRIZKETAK
Goizerokoa, Irratsaioak 26 Mai 21 0
Kike Biguri aktoreak, bere lan berria aurkeztu digu.DESDE MI PUNTO DE VISTA Y LLEVO GAFAS bakarrizketa
SEGURAKO LAIOTZ HERRI ESKOLA
Goizerokoa, Irratsaioak 26 Mai 21 0
Segurako Laiotz Herri eskolako Lide eta Ekain etorri zaizkigu urteko azken saioan parte hartzera.
2021-05-26 EGURALDIA
Eguraldia, Irratsaioak 26 Mai 21 0
Beste pixka bat hobea elementuak modu onean direla. Haizea ipar ekialdetik suabe eta zeru sabaia ia erabat garbi, eguzkia bistan dela dotorezi polita mantenduaz. Tenperatura behar adina igo ezinean baina joerari itxura ona sumatuko zaiolarik, akats txiki horiek azkar konponduko ditu eta txalo joko diogu on aldi bikainari.
MAIUR ILEAPAINDEGI ETA ESTETIKA ZENTRUA BAÑO GEHIAGO…
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mai 21 0
MAIUR ileapaindegi eta estetka zentrulo Larraitz Alonsorekin izan gara. Udarari begira ilea zaintzeko gomendioak emateaz gain, Beasainen ireki berri duen MAIUR gune beriaren inguruan egingo duen jarduna azaldu digu. Ezkontza, jaunartze, lagun afari…etan apaintz eta dotore juteko gune pertsonalizatua izango da.
POTT KERAMIKAK
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mai 21 0
Itsason kokatuta dagoen Pott keramiketako lagunekin egin dugu solasaldia gaur goizean. Beraien ibilbidearen ingurukoak kontatu dizkigute. baita 30 urte beteko dituztela aipatu digute ere. Bestetik, Aizpea Lasa Disenatzaile Grafikoarekin, elkarlanean egindako proiektu berriaren inguruan hitz egin dugu ere; “Isla Pitxiak”
RETINOSIS GIPUZKOA BEGISARE
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mai 21 0
Retinosis Gipuzkoa BEGISARE elkarteko Ana Grijalba izan dugu Goizerokoan. Elkartearen egunerokoari buruz hitz egin dugu, baita erretinosi pigmentarioaren nondik norakoak baita gaixotasunak sortzen dituen arazoen inguruan ere.
2021-05-25 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Mai 21 0
Gaur haizeak ipar ekialdetik joko du suabe eta hoberantz eragingo dio eguraldiari, ateri mantendu eta hodeiak saretzen direla. Goizean estali samarra baina eguerdirako oskarbi guneak bistaratuko dira eta eguzkia bistan dela, arratsalderako giroa galanki goxatuko da. Joera bikaina sumatuko zaio eguraldiari hobekuntza galanki nabarmenduaz, astean zehar udaberri giro bikainarekin. a maiatzak gusto ona uzten digun eguraldiaren aldetik.