Irratsaioak

IZARRA URDAILETA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Eka 21 0

Segurako alkatea, Izarra Urdaileta izan da gurean. Udako agendaz, igerilekuaz, San Juanaz eta hainbat kontutaz aritu gara solasean.

2021-06-07 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Eka 21 0

Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera tenperatura kostaldean ere hogeitik gora mantenduko delarik. Ostarteak nagusi direla eguzkiaren lamadatxoek asko goxatuko dute giroa, beti ere haizearen ipar ukituak traba pixka bat egingo diolarik kostaldean tenperaturaren gorako joerari. Gutxi suposatuko dute akats txiki horiek epeltzeko joera hogeitik gora kokatuaz. Barnealdeetan gehiago nabarmenduko da, bero puntua harrapatuaz.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Eka 21 0

GITBko Ainhoa Ibañezek astean zehar izango dituzten edukien inguruan aritu zaigu hizketan.

Goretti Soroa

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Eka 21 0

Goretti Soroa, EHUko psikologia fakultateko irakaslearekin izan gara. Gaurkoan ikastaro baten berri eman digu: “Haur eta familiekiko bizikidetza esku-hartze sistematikoari buruzko ikastaroa”

MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA LEITZA

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 04 Eka 21 0

Ekainaren 6an, igandean, Leitzan Mendialdeko azoka ibiltaria egingo dute. Bertako berri, Gotzone Sastarainek eman digu.

AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Eka 21 0

Amaia Garciak, gaur estreinatuko diren filmen ingurukoak ekarri dizkigu.

OSOA SUKALDARITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 04 Eka 21 0

Osoa sukaldaritzako Vanesa Vlazquezekin baldintza atmosferikoak gureagan duten eraginaren inguruan eta Bioterraren inguruan aritu gara hizketan.

2021-06-04 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Eka 21 0

Gaur euri eguna izango da egunean zehar dezente botako duelarik. Goizean trumoiarekin eta gero euri lardatsa ipar mendebaldeko haizeak ekarritako laino baxuak arrastaka direla. Tenperatura pixka bat jaitsiaz asko petralduko da giroa freskura eta hezetasun nabarmenarekin. Borraska muturraren atzekaldeak eragindako erasoaren kaskarkeriak parean ditugula, giro kaskarra eta mikatza grazia gutxiko eguraldiarekin. Bihar ere gaurko tankeran baina kaskarraldia bukatzear.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Eka 21 0

Garai bateko kontuez eta egungo konparaketez jardun zaigu Laureano Telleria.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Eka 21 0

Hiltzeko eta hegan egiteko gaitasuna duen robotaren berri emateaz gain, Ana Malagonen liburu berriaren aurkezpena izan dugu SUSTATUko Luistxo Fernandezen eskutik..

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika