Irratsaioak

JUAN CARLOS DIEZ SOTO ORMAIZTEGIARRAK GUINNESS ERREKOR BERRIA.

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 20 0

Juan Carlos Diez Soto Ormaiztegiarra ezaguna da Guinness errekorra duelako ipurdiarekin intxaurrak txikitzen denbora labur batean.  Oraingoan errekor berri bat gainditu eta berriro ere Guinness errekorretan sartzea lortu du. Minutu eta hogeita hamabost segundutan ipurdiarekin pistatxoak txikitu bait ditu.

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA/MIREN MILLET

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 20 0

Eureka zientzia museoko Miren Millet izan da Goizerokoan eta itsasoaren kolorearen ingurukoak kontatu dizkigu.

44. EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urr 20 0

44.Euskal Herriko Dantza Txapelketa ospatuko da larunbat honetan, urriaren 17an Seguran. 14 bikotek parte hartuko dute eta KUKAI dantza taldea izango da gonbidatu atsedenaldian beraien ikuskizuna eskaintzeko. Josune nArrondo Segurako udaleko kultur teknikariak zehaztasun guztiak eman dizkigu.

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Urr 20 0

Gorka Lizasori gaur 4 hitz hauek proposatu dizkiogu: AYUSO, UDAZKENA, PATRIA ETA EUSKARALDIA. Hitz hauekin kantu ederra sortu eta abestu digu Gorkak.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Urr 20 0

Andoni Calvo iazko ikasturtean kolaborazio lanak egiten aritu zen albiste bitxiak kontatzen eta ostiral goizak alaitzen. Aurtengo ikasturtean ere gurean izango da, bidaiez, modaz…hitz egiteko gogoz.

EUSKAL HERRIKO ARTZAI GAZTA TXAPELKETA IDIAZABAL

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Urr 20 0

Datorren igandean, urriaren 11n, 37. EUSKAL HERRIKO ARTZAI  GAZTA TXAPELKETA  egingo da Idiazabalgo pilotalekuan.

Lehiaketa zuzenean jarraitu ahal izango duzu, streaming bidez, Artzai Gaztaren (artzai-gazta.eus) eta Idiazabalgo Udalaren (idiazabal.eus) orrietan eta Goierri Telebistaren zuzeneko emanaldian.

OSOA SUKALDARITZA/ VANESA BLAZQUEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Urr 20 0

Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquez izan dugu ostiralero moduan eta gaur asteburu honetan Fikoban ospatuko den Bioterran, egingo duten show cookingaren inguruan aritu zaigu hizketan.

 

 

LAUREANO TELLERIA/ GARAI BATEKO KONTUAK

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 20 0

Iaz bezelaxe haurten ere hementxe dugu Laureano Telleria Segurarra gurean. Laureano 15 egunetik behin izaten da gurean , garai bateko kontu eta historioak gurekin partekatzeko. Gaur duela 600 urte hasi eta gaur egun arte izan diren pandemiak ezagutzeaz gain, ematen zioten soluzioetaz aritu gara.

SEBAS GARTZIARENA/ KELLESENSA GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 20 0

Sebas Gartziarena Berastegiarra askotan izaten da gurean kolaborazio lanak egiten. Batetik, ordiziako anbulategiko erizaina delako eta bestetik KELLESENSA gobernuz kanpoko erakundeko kide delako. Gaur Kellesensa ONGaren inguruan aritu gara hizketan, besteak beste, urtero Bertastegin ekoizten duten babarrun solidarioa saltzen jartzen dutelako.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Urr 20 0

Osteguneroko legez, hementxe izan dugu Sustatuko Luistxo Fernandez. Gaur jorratu ditugun gaiak honakoak izan dira:  caf elhuyar sariak,Twitch euskaratzeko eskaera, eta zer den Twitch eta
Wikidataren urteurren eta 100 milioiak

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika